Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Kontzertua: Occhi Di Farfalla bikotea

Jardueren Agenda

Musika ekitaldia

Kontzertua: Occhi Di Farfalla bikotea

Azaroak 13, Osteguna
19:00 - 21:00

Miren Arangurenek (Iruñea, 1981) eta Hodei Estebanek (Zarautz, 1983) eratu dute Occhi Di Farfalla bikotea. Taldeak rock feminista eta akustikoa jorratzen du, eta sei kantuko diskoa argitaratu zuen joan den urtean. Taldeak berak adierazi duenez, “Occhi Di Farfalla proiektu akustikoa da. Letra feministak rock doinuz jantzi eta bideaz gozatzeko eginiko ekintza”.

Diskoa Mikel Kazalisek grabatu zuen 2013 ekainean Zarauzko Fidelenea estudioetan. Hitzen harira, nabarmendu Goazen hemendik maitia kantua Imanol Epelde poeta zarauztarrak idatzitakoa dela. Outro doinuan, Clara Zetkin feminista‐sozialistak 1932an emandako hitzaldi baten zati bat da.

Occhi-Di-Farfalla

Hemen sakatu euren webgunea ikusteko.


Tags: euskal musikaeuskararen etxeajarduerak euskarazmusika ekitaldiaOcchi Di Farfalla