Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Larregi taldearen Pantomima diskaren aurkezpena

Jardueren Agenda

Aurkezpena

Larregi taldearen Pantomima diskaren aurkezpena

Urriak 01, Osteguna
11:00 - 12:00

Larregi taldeak Pantomima izenburu pean egindako azken lana aurkeztuko du Euskararen Etxean.

Talde honek 2014an guk antolatzen dugun Banden Lehiaren seigarren edizioa irabazi zuen eta horri esker disko hau ekoizteko aukera izan du.

Honetaz gain, uztailean Bilbao BBKLive jaialdian parte hartu zuen baita ere, nazioarteko musika jaialdi hau zabalduz eta euskarazko musika maila gorenera eramanez. Eta azaroan Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen Euskal Herria Sona jaialdian parte hartuko du ere.

Pantomima izeneko lan hau hirugarrena da talde honen historian. Baga Biga musika ideiak  diskoetxearekin ekoiztu dute, udaberrian Usurbilgo Higain estudioan grabatuz, Haritz Harreguyren gidaritzapean. Bederatzi kantaz osatutako lana dugu.

Larregi azala

Diska honetako letra eta musika guztiak taldearenak dira, 57 izan ezik; kanta honek Biffy Clyro taldearen izenburu berdineko kantan du oinarria. Eta lagun talde handi baten laguntza izan dute hainbat kantetan: Urtz taldeko Xabi, Eskean Kristö talde lagunmineko Pello, Gatibuko Iñigo…

Unai, Iñigo, Markel eta Jokinek ilusio handiz euren lan berri hau aurkeztuko digute ekitaldi publikoan.


Tags: aurkezpenabaga bigabanden lehiaeuskal musikaeuskal rockaeuskararen etxealarregi