Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Erakusketa: Loraldia, euskal kultura gaur geroan

Jardueren Agenda

Erakusketa

Erakusketa: Loraldia, euskal kultura gaur geroan

Ekainak 08, Astelehena - Irailak 13, Igandea
09:00 - 17:00

LORALDIA, Udaberrian eta Bilbon, gaur eguneko kulturaren topaketa da. Apirilaren 23 eta 26aren bitartean ospatuko da.

Abiapuntua XIX. mendean Anton Abbadiak sortu zituen Lore Jokoetan dago. Haren lekukoa harturik Loraldiak gaur eguneko euskal kulturaren arloak plazaratuko ditu Bilbon udaberriarekin batera. Musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, zinema, bertsolaritza, literatura … adierazpen berritzaileenak biltzen dituen topaketa, alegia. Loraldiak euskal kulturaren ekoizpen berritzaileak plazaratuko ditu.

Azkue Fundazioak Loraldia ekimenarekin bat egin nahi izan du eta gure jarduerarekin lotutako egitasmoa sortzeko asmotan,Instagramen Loraldia, Euskal Kultura Gaur Geroan lehiaketa antolatzea erabaki dugu.

Lehiaketa martxoaren 26tik apirilaren 29ra bitartean ospatuko da.

  • Lehiaketa Instagramen bidez zuzendu eta bideratuko da, Instagrameko @AzkueFundazioaren profilaren bidez zabalduko dira lehiaketaren erronkak. Euskaraz izango da.
  • Bost astetan zehar erronka ezberdinak proposatuko ditugu Instagramen, beti ere Euskal Kultura Gaur Geroan galdera horri erantzunez eta asteroko gaiarekin lotuz. Parte hartzaileek argazkiak argitaratuko dituzte astero, gai edo erronka horri erantzunez.
  • Erronken proposamenak euskal kulturaren islatzearekin zerikusia izango dute. Astero erronka horri erantzuteko traola bat ezarriko dugu eta parte hartzea traola horrekin bideratuko da.
  • Lehenengo erronka martxoaren 26an iragarriko dugu. Hurrengoak: apirilaren 2an, 9an, 16an eta 23an.
  • Astero jasotako guztien artean 10 argazkirik onenak aukeratuko ditugu.
  • Astero 10 argazki onenak zeintzuk izan diren iragarriko dugu, hurrengo asteko erronka proposatu baino lehen.


Asteroko erronketan aukeratutako argazki guztiekin erakusketa antolatuko dugu Euskararen Etxean, ekainaren hasieratik eta iraila bukaera arte. Aste bakoitzean aukeratutako hamar argazkiek aukera izango dute erakusketa honetan parte hartzeko. Lehiaketa bukatzerakoan, guztira 50 argazkitako erakusketa izango dugu.


Tags: argazkiakazkue fundazioaeuskal kulturaigerrakinstagramjaialdiajarduerak euskaraz bilbonlehiaketaloraldia