Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Mahai-ingurua: Euskarazko musika-kazetaritza

Jardueren Agenda

Hitzaldia

Mahai-ingurua: Euskarazko musika-kazetaritza

Apirilak 23, Osteguna
19:00 - 21:00

Mahai-inguru honen ardatza euskarazko musika-kazetaritza izango da. Hala, kazetaritza esparru horretan ibilbide luzea eta oparoa ekarri ditugu gurera, hainbat galderari erantzuteko asmoz: Existitzen al da Euskarazko Musika Kazetaritza? Nolakoa da Euskal Herriko Musika kazetaritza? Hemengoari arreta gehiago jarri behar zaio ezinbestez? Musikaz idazterakoan, zeintzuk oztopo ditu kazetari euskaldunak? Internet garaian zentzurik al du Musika Kazetaritzak?

Gai horiek jorratuko dituzte ondoko gonbidatuek:

  • Kazetaritza idatzia: Xabier Sagardia edo Miriam Gartzia, (Entzun! musika aldizkariko koordinatzailea eta kazetaria; Prentsa Idatziaren 2015eko Argia Saria).
  • Telebista eta Irrati Kazetaritza: Fermin Etxegoien, kazetaria (EITB) eta idazlea.
  • Interneteko kazetaritza: Jon Eskisabel, Badok.info webguneko arduraduna.

Mahai-inguruaren gidaria: Goizalde Landabaso, EITBko kazetaria eta idazlea.

Lehen hitzorduaren ostean, Rafa Ruedak kontzertua eskainiko du. Berak musikaturiko hainbat euskal idazleren poemak kantatuko ditu, liburuaren egunaren kariaz.


Tags: euskarazko kazetaritzakultur jarduerak euskararen etxeankultur jarduerak euskaraz bilbonmahai-inguruamusika-kazetaritza