Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Mahai-ingurua: Genero ikuspegia zeluloideetan

Jardueren Agenda

Hitzaldia

Mahai-ingurua: Genero ikuspegia zeluloideetan

Irailak 24, Osteguna
19:00 - 20:00

Mahai-ingurua proposatuko dugu Irati Jimenez, Katixa Agirre eta Ainhoa Sarasolarekin. Fermin Etxegoienek mahai-ingurua kudeatuko du.
Gaia, genero ikuspegiaren erabilera zinemagintzan.

virgenes-catodicas,-putas-recalcitrantesLehengo biek, Vírgenes catódicas. Putas recalcitrantes lana argitaratu dute eta bertan, telesailetan ematen ohi den emakumearen irudiaz eta genero harremanez hausnartu dute.
Gizarte fenomeno bihurtu dira azken hamarkadotan telesailak, David Lynch zinema zuzendariak Twin Peaks harekin erakutsi zuenenetik ordura arte gutxietsitako generoa artelan kategoriara hel zitekeela. Baina zer-nolako balioak transmititzen ari dira telesailak, batez ere generoari dagokionez? Galdera horri erantzuteko, bost idazle, pentsalari eta irakaslek hausnarketak bidu dituzte Vírgenes catódicas. Putas recalcitrantes liburuan (Txalaparta).

Hirugarrenak, Ainhoa Sarasolak zeluloideetara jo du emakume zuzendariak ikustatzeko. Aretoetan gehien ikusitako ehun filmetatik, zazpi baino ez dira izaten andrazkoek zuzendutakoak.

Industriaren botereguneak gizonen esku daude oraindik ere, eta desoreka gainditzeko neurriak eskatzen dituzte emakume sortzaileek.

Hortaz, hirurak arituko dira proposaturiko gaien bueltan. Mahai-inguru honen ondoren, Anari musikagilearen kontzertua izango dugu formatu txikian.


Tags: ainhoa sarasolaeuskararen etxeagenero ikuspegia zeluloideetanirati jimenezjarduerak euskaraz bilbonkatixa agirrekultur jarduerak euskararen etxeanmahai-inguruaVírgenes catódicas. Putas recalcitrantes