Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • 3D Inprimatze ikastaroa

Jardueren Agenda

Ikastaroa

3D Inprimatze ikastaroa

Apirilak 08, Asteazkena - Apirilak 10, Ostirala
9:30 - 13:30

Ikastaro honetan, 3D Sketch-Up modelatze erreminta eta 3D inprimatzaile batek eskaintzen dituen aukera guztiak barneratzeko aukera izango dugu. Urratsez urrats joango gara, kubo sinpleenetik hasita, erremintaren erabilera interesgarri bat lortzera helduz.

Helburua, Minecraft pertsonaietan oinarrituz, xake bat osatzen duten figura desberdinak diseinatzea da.

Gure roboten txasisak erreminta honekin daude diseinaturik, beraz, ez gara horren urruti joan behar teknologia honen erabilera praktikoa ikusteko.

Adina: 10-16 urte (Orientagarria)
Iraupena:  Apirilaren 8tik 10era
Ordutegia: 9:30-13:30
Kopuru mugatua: Gehienez 6 pertsona


Tags: 3D3D inprimatzaileaste santuaeuskararen etxeanikastaroajarduerak euskarazjarduerak euskaraz bilbonMinecraftSketch-Up