Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Musika sortzaileak: zer dira egile eskubideak?

Jardueren Agenda

Hitzaldia

Musika sortzaileak: zer dira egile eskubideak?

Urriak 19, Osteguna
19:00 - 20:30

Banden Lehia, Azkue Fundazioak sortutako lehiaketa da, euskal musika sustatu eta talde berriei hauspoa emateko helburuak dituena. Aurton lehiaketaren 9.edizioa ospatuko da eta egitasmoen artean, Euskal Kulturgileen Kidegoak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean “Musika sortzaileak: zer dira egile eskubideak?” mintegia antolatu dute, urriaren 19an, osteguna arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Euskararen Etxean.

Jabetza intelektuala, musikari dagokionez, izango da, bereziki,  mintegian jorratuko den gaia. Bertan izango dira: Jokin Erkoreka EKKIko ordezkaria eta Mikel Inunziaga, “Inun” kantagilea.


Tags: banden lehiaEKKIekoizleakeskubide musikalakjabetza intelektualasoinuasortzaileak