Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Robotika ikastaroa

Jardueren Agenda

Ikastaroa

Robotika ikastaroa

Abenduak 26, Asteartea - Abenduak 29, Ostirala
16:00 - 19:00

Robotika ikasi nahi duzu modu praktiko eta dibertigarrian? Teknologiaren aplikazioa ikusi nahi duzu eta 3D inprimaketaren hastapenak ikasi?

Robotikaren hastapenak ezagutu eta praktikan ipintzeko ikastaroa ospatuko dugu Gabonetan, abenduak 26tik 29 bitartean. Elektronika, programazioa eta mekanika landuko dira. Robot didaktiko bat erabiliko dugu.

Ikastaroaren ezaugarriak:

  • Lau egunetan zehar ospatuko dugu, abenduaren 26tik 29 arte.
  • Lau ordu eguneko, goizeko ordutegian: 16:00tik 19:0tara.
  • 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat.
  • Telefono/Tablet Android 4.1 edo bertsio berriagoa eta mikro-usb kablea ekartzea beharrezkoa da.
  • Ez da beharrezkoa aurretiazko robotika edo programaziozko ezagutzarik.
  • Parte hartzaileek binaka lan egingo dute.

Zer landuko dugu lantegi honetan?

  • Elektronika, programazioa eta mekanika uztartu.
  • Taldeko lana sustatzea da helburua.
  • Praktika entretenigarriaren bidez konpetentzia matematiko eta logikoak eskuratu.
  • 3D inprimaketa.
  • Pinchy robotaren programazioa.
  • Teknologia eta ikasitakoaren aplikazio zuzena, guztiz praktikoa.

Erabiliko den robota bereziki jarduera honetarako sortua izan da. Txasiak 3Dan inprimatu izan dira, ikastaroan landuko diren tresnen bitartez.

12 lagunentzako lekua dago ikastaroan eta binaka lan egingo dute parte hartzaileek.

Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko:

e-maila: [email protected]

Telefonoa: 944028081

 


Tags: robotikarobotika ikastaroarobotika ikastaroak euskararen etxean