Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Talde komunikazioa: komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa

Jardueren Agenda

Ikastaroa

Talde komunikazioa: komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa

Maiatzak 18, Ostirala - Maiatzak 19, Larunbata
10:00 - 19:00

Egunean zehar ordenagailua erabiltzen dugu, batez ere lan egiteko. Egun guztian zehar eta bereziki arratsaldetik aurrera sakelakoa erabiltzen dugu nagusiki. Une oro, batean edo bestean sarera konektatzen gara, baina ezagutzen ditugu erabiltzen ditugun tresnak eta atzean dauden arrazoiak, aukera ezberdinak?
Talde komunikazioan, hainbat tresna baliatzen ditugu, baina logika askorik gabe batzuetan: ezezagutza, ohiturak, denbora falta… Gure talde komunikaziorako baliagarri izan daitezkeen, zenbait ezinbesteko tresna landuko ditugu ikastaroan.

Nori dago zuzenduta ikastaro hau?

Edozeinentzat aproposa da ikastaroa; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik.

Zeinek eskainiko du ikastaroa?

Talaios Kooperatibako kideek eskainiko dute ikastaroa.

Gaiak:

• Posta zerrendak/Buletinak (Mailchimp)
• Telegram/Whatsapp/Signal (Telegram)
• Sare sozialen erabilera (Twitter)

Datak eta ordutegia:

Ikastaroa hamabi orduko iraupena izango dute eta hiru saiotan burutuko dugu.
Datak: maiatzaren, 18an ostirala [goizez 10:00-14:00 + arratsaldez 15:30-19:30] eta 19an, larunbata [goizez 10:00-14:00]

Ikastaroa doakoa da. Plaza kopurua mugatua da, 12 lagunentzat.

Izena emateko:

Izena emateko parte hartzaileek inprimaki hau bete behar dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Tags: teknologia euskarazteknologia ikastaroateknologia ikastaroa euskarazteknologia librea