Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Teknologia irakaslearen eskura jardunaldia

Jardueren Agenda

Ekitaldia

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldia

Maiatzak 07, Osteguna
9:00 - 14:00

Urtero bezala, Azkue Fundaziotik Jakintza Librearen Jardunaldiak egitasmoarekin lotutako topaketa antolatzen dugu. Urtez-urte gai ezberdina landu izan dugu eta 2015eko 5. edizio honetarako hezkuntza arloa  aukeratu dugu.

Jardunaldi honen izenburua Teknologia irakaslearen eskura izango da eta honetan teknologiaren aplikazioa didaktika arloan, dinamizazioan eta eskolak eskaintzerako lanean eman izan diren aldaketak, garapenak eta esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu. Guztira, bost ikastetxe, arlo eta etapa ezberdinei lotutako proiektu ezberdinen arduradunek euren esperientzien oinarriak azalduko dizkigute; gure ingurukoak eta baita estatu mailakoak ere.

Baina batez ere jardunaldi hau, partekatze, elkartruke eta hausnarketarako gunea bilakatzea da gure helburua: esperientzia ezberdinen bidez zalantzak argitzea, eztabaidatzea, ideiak hartzea, lankidetzarako bideak elkarrekin topatzea, profesionalen artean elkar ezagutzea eta abar.

Horregatik jardunaldiaren formatua praktikoa izango da: hitzaldi nagusiez gain, ikasketa mailaren araberako  hiru lan talde osatuko ditugu eta horretako bakoitzari dagozkion gai zehatzen inguruan sakonago lantzeko aukera izango dugu. Azkue Fundaziokook ere, Klikasi.eus (euskarazko eduki eta baliabideak partekatzeko  sortutako plataforma) aurkeztuko dugu.

Hau da jardunaldi honetarako prestatu dugun egitaraua:

08:30     Harrera eta ate irekiera

09:00     Ongi etorria eta agurra: Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioko zuzendaria

09:05     Hitzaldia: La transformación del tiempo y el espacio en el aula a través de las Nuevas Tecnologías y el aprendizaje cooperativo.
Santiago Moll
(@smoll73) bigarren hezkuntzako irakaslea eta  http://justificaturespuesta.com/ blogaren egilea.

10:00     Hitzaldia: Gaitasun digitalak ikasgelara. IKTak Lanbide Heziketan – Fpeuskadi

Iñaki Telleria (@itelleria): Ikastetxeetako kudeaketa aplikazioen dinamizatzailea Tknika, Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroan eta IKT koordinatzailea.

10:45     Galderen tartea

11:00     Aurkezpena: Klikasi.eus, euskarazko eduki eta baliabideak partekatzeko  sortutako plataforma.

Amaia Ocerin (@amaia_ocerin), Azkue Fundazioko teknikaria

11:15     Atsedena eta kafea

11:45     Taldekako saioak: Hezkuntza zikloaren arabera hiru areto ezberdinetan aldi bereko hausnarketa eta ezagutza trukea.

1. Taldea

Haur Hezkuntza / Lehen Hezkuntza

Begoñazpi Ikastola: Nerea Bilbao eta Jon Ruiz

@Begonazpiikas

2. Taldea

Bigarren Hezkuntza /Batxilergoa / Lanbide Heziketa

Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre
@lauaxetaikastol

3. taldea

Unibertsitate ikasketak, graduondokoak / Hezkuntza ez formala

Ainhoa Ezeiza, UPV/EHUko irakasle-ikertzailea
@ainhoaezeiza

13:45 Jardunaldiaren amaiera eta agurra

Izen ematea: www.jakintzalibre.eus gunean, maiatzaren 3a baino lehen.


Tags: Ainhoa EzeizaBegoñazpi Ikastolaeuskararen etxeahezkuntzaIKTakIKTak euskarazirakasleakJakintza Librearen Jardunaldiakjardunaldiajustificaturespuesta.comklikasiLauaxeta Ikastolasantiago moll. iñaki telleriaTeknologia irakaslearen eskura jardunaldiaTknika Lanbide Heziketa Zentroa