Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Tribial Feminista euskarazko aplikazioaren aurkezpen prentsaurrekoa

Jardueren Agenda

Aurkezpena

Tribial Feminista euskarazko aplikazioaren aurkezpen prentsaurrekoa

Martxoak 06, Ostirala
12:00 - 13:00

Gailu mugikorretarako elkarlanean garatutako Tribial Feminista aplikazio didaktikoaren proiektua aurkeztuko dute, IRONTEC Bilboko software libre enpresak; Arrasateko, Basauriko, Ermuako, Ondarroako eta Zierbenako udalek; eta Uribe Kostako Mankomunitateak. Aplikazioak Trivial jokoaren formatua dauka, eta bere helburua da genero-parekidetasuna sustatzea, emakumeak historian zehar betetako paperari ikusgarritasuna ematen dioten galderen bitartez.

Proiektu honen bidez, 2010ean aurkeztutako Tribial Feminista egokitu nahi izan dute, eta mahai-joko horri zabalkunde handiagoa eman, gailu mugikorrek gure gizartean duten presentzia handia baliatuta.

Aplikazioa, bestalde, doakoa da, eta Android eta iOS smartphoneetarako zein tabletetarako dago eskuragarri.
Logo-App-Tribial-Feminista

Parte hartzaileak:           

  • Iker Sagasti Markina, Ironteceko CEO
  • Asier Iragorri, Basauriko Udaleko Berdintasun Saileko zinegotzia
  • Natividad Alonso Estalayo, Ermuako Udaleko Berdintasun Saileko zinegotzia
  • Rakel Elu Bengoetxea-Ondarroako Berdintasun Saileko zinegotzia

Tags: aplikazioaarrasatebasauriemakumeen nazioarteko egunaErmuairontecmugikorrakOndarroatribial feministauribe-kostaZierbena