Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • “Txirriski txoriaren ipuin musikatuak”

Jardueren Agenda

Ekitaldia

“Txirriski txoriaren ipuin musikatuak”

Abenduak 28, Ostirala
11:00 - 11:00

3 eta 7 urte bitarteko umeei zuzendua. Sarrera doan.

Sinopsia:

Txirriski txoria Afrikako txori bat da, eta mundu osotik bidaia pilo bat egin ditu. Munduko leku bakoitzean gauza asko ikasi ditu eta baita istorio asko entzun ere. Horietariko istorio batzuk kontatuko dizkigu Txirriski txoriak, baina era berezi baten entzungo ditugu, musikaren bitartez. Txirriski txoriaren ipuinetan musika izango da nabarmen. Gurekin ipuinak entzun, abestu eta ondo pasatu nahi duzu? Ba orduan etorri Txirriski txoriarekin batera disfrutatzera.


Tags: euskararen etxeaikuskizunak