Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Euskararen Etxea, uda osoan zabalik!

Jardueren Agenda

Erakusketa

Euskararen Etxea, uda osoan zabalik!

Ekainak 01, Astelehena - Abuztuak 31, Astelehena
10:00 - 14:00

Euskararen Etxea uda honetan zabalik izango duzue astelehenetik larunbatera, goizean, 10etatik ordu biak arte, eta bisita gidatuak egiteko aukera duzue. Oraindik ezagutzen ez duzuenok, ezin duzue aukera hau galdu!

Askotan, ekainean, uztailean eta abuztuan, eguraldi ona egiten ez duenean ez dakigu nora joan edo zer egin ume eta gaztxoekin, horregatik aurten erabaki dugu uztailean eta abuztuan egunero Euskararen Etxea zabaltzea eta bisita gidatuak eskeintzea.

Euskararen Etxean, Euskararen Interpretazio Zentroa daukagu, tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune bat dago eta bertan euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Zentroak, euskara ezagutarazteaz gain, bisitariei bizipen entretenigarria eskaintzen die, eta horretarako teknologia berriak erabiltzen dira.

Zentroa 4 hizkuntza ezberdinetan bisitatu daiteke, eta gainera bisita doakoa dela gogorarazten dizuegu.

Gure hizkuntza uste duguna baino hobeto ezagutzeko aukera duzue, ez galdu!

Bisiten informazio gehiagorako deitu 94.402.80.81 telefonora edo erreserba egizue esteka honetan. 

animazioa2