Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Ukelele ikastaroa

Jardueren Agenda

Ikastaroa

Ukelele ikastaroa

Maiatzak 08, Ostirala - Maiatzak 22, Ostirala
19:00 - 20:30

Ukelelea jotzen ikasteko ikastaroa antolatu dugu Euskararen Etxean, Darabilborekin batera. Bi erakundeek bat egingo dugu eta maiatzeko hiru astetan zehar ukelelearen ingurukoak ezagutu eta tresna jotzen ikasiko dugu.

Ikuspegi teoriko eta praktiko batetik landuko dira edukiak eta azalpenak eta beti euskal musika ardatz hartuta. Horrela, ikastaroan zehar euskal musikako bost kanta ezagun jotzen ikasiko ditugu.

Oinarrizko informazioa

  • Datak: maiatzaren 8, 15 eta 22a (ostiralak).
  • Ordutegia: saio bakoitzeko 90 minutu, 19:00 – 20:30.
  • Irakaslea: Izaskun Canga (Jo Ukelelea kanalea YouTuben).
  • Prezioa: doako ikastaroa, izen-ematea beharrezkoa.
  • Plaza mugatuak: 15 lagunentzako.
  • Oharra: ikastaroan izena ematen duenak hiru saioetara etortzeko izan behar du. Ez dago aukerarik saio soltetara etortzeko.

Ikastaroaren helburuak

  • Euskal kanten bidez ukelelea jotzen hasteko ikastaroa.
  • Parte hartzaileak tresnarekin trebatzen hastea eta beldurra kentzea.
  • Euskal kantak jorratzea ukelelearekin.

Zer ikasiko dugu ikastaro honetan?

  • Ukelelearen jatorria
  • Oinarrizko teoria
  • Oinarrizko akordeak
  • Oinarrizko erritmoak
  • Ikasteko baliabideak
  • Sarean edukiak aurkitzeko baliabideak

Guzti hau ikuspegi teorikoa eta praktikoa landuz.

Zein kanta ikasiko ditugu jotzen?

  • Amets
  • Peio Joxepe
  • Sarri, Sarri
  • Ikusi mendizaleak
  • Zaindu maite duzun hori

Zer da beharrezkoa ikastaroa egin ahal izateko?

Ez da beharrezkoa ukelelea aurretik jotzen jakitea. Hau oinarrizko ikastaroa izango da.

Ez da beharrezkoa ukelelea erosi behar izatea ikastaroa egiteko. Daukanak edo lortzeko aukerarik izango duenak, ekar dezala. Baina guk sei ukelele eskainiko ditugu, izena ematen duenak erabil dezan. Hau izena emateko unean adierazi behar da.

Hemen duzue Jo Ukelelea bere saltsan:


Tags: bilbo euskarazdarabilboeuskal kantakeuskal musikaeuskararen etxeaikastaroajarduerak euskaraz bilbonjoukeleleaukelelea