Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Umeentzako Gabonetako egitaraua

Jardueren Agenda

Familia eta haurrentzako zuzendutako jarduera

Umeentzako Gabonetako egitaraua

Abenduak 26, Asteartea - Urtarrilak 05, Ostirala
11:00 - 12:30

Aurten ere, Gabonetan zehar, umeentzako jarduerak eskeiniko ditugu Euskararen Etxean. Abenduaren 26tik urtarrilaren 5 arte, guztira 8 jarduera eskeini ditugu txikientzat.

Hemen egitaraua:

eskuorria_2.orria

1-KIDAM MAGOA

Asier Kidamek “Aroa eta mirariak” aurkezten digu. Espekatukulu honetan, magiaren joko klasiko erabat berrituak eta gaurdaino sekula ikusi ez ditugunak gozatuko ditugu aldi berean. Parte-hartzea, harridura eta umore fina ziurtaturik daude.

2-SORGINA TXIRULINA; “gabonetako musika”

Sorgina Txirulinari gehien gustatzen zaizkion bi gauza dira: musikaeta ipuinak. Gabon istorioak izango dira protagonistak oraingo honetan! Mari Domingi, 2017 agur, 2018 ongi etorri!

Ipuinez gain, tailer berezia eta gabon kantak izango dira: betikoak, asmatutakoak, beste herrialdeko abestiak…

3-XALTO PAILAZOA; “xalto eta xalto”

Xaltok azken urteetan eskainitako ikuskizunetako esketxen aukeraketa dibertigarria proposatzen digu obra umoretsu eta partehartzaile honetan.

4-HOR KONPON MARIANTON

Makinak iritsi dira gure artera….eta hemen geratzeko gainera. Telebistak, sare sozialak, “makinita” arruntak, denon eskuetan daude, baita gure seme-alaba txikien eskuetan ere. Ikasi behar dugu makinekin gozatzen, baina menpean erori gabe. Hori baita Joni, istorio honetako protagonistari gertatzen zaiona. Umorearen, bertsoen eta txotxongiloen laguntzarekin, eta denon parte-hartzeari esker, lor dezakegu.

5-APAXI KONTALARIA; “Apaxi itsasoan”

Apaxi arrantzara doa eta arrainak arrantzatu beharrean, ipuinak arrantzatzen ditu, ipuin hauek dira haurrei kontatzen zaizkionak.

6- GLOBOFLEXIA TAILERRA

Globoflexia tailerrera hurbiltzen diren haur eta gurasoek, puxiken manipulazioaren bitartez animali edo beste edozein irudi lortzeko aukera izango dute.

7-MUGI ZAITEZ; “haur berbena”

“MUGI ZAITEZ” Disko Festa, haurrentzako jaietarako prestaturiko disko dantzaldi bat da. Horretarako, pil-pilean dauden abestiak, gehienak euskaraz, bi neskek dantzatzen dituzte koreografia errazak eginez, jendeak jarraitu ahal dezan. Abestiak eta musikak oso hurbilak eta ezagunak direnez, adin tartea oso zabala da, 3 urtetik hasita 13-14 urtera arte joanda.

8- Ballerina

Ballerian animazio pelikularen euskarazko proiekzioa.


Tags: ekintzak euskararen etxeanEuskararen Etxeko agendajarduerak GabonetanUmeentzako Gabonetako egitarauaumeentzako ikuskizuna