Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Web-diseinu ikastaroa

Jardueren Agenda

Ikastaroa

Web-diseinu ikastaroa

Ekainak 02, Ostirala - Ekainak 03, Larunbata
15:30 - 18:30 - 10:00 - 14:00

HTML lengoaia eta CSS estilo-orriak ezagutzea –hastapen-maila batean, bederen– ezinbestekoa litzateke. WordPress ingurunea behin ezagututa, ikastaro honen helburua eduki egoki eta aproposak sortzea litzateke. Webgune bat osatuko du ikasleak, konposaketa, kolore, tipografia eta irudien erabilpena haintzat hartuz, besteak beste.

WordPress plataformaren ezagutza dutenei zuzendua dago ikastaroa hau.

Ikastaroaren datak:

  • Ekainak, 2 [ostirala] 15:30-18:30
  • Ekainak, 3 [larunbata] 10:00- 14:00

Edukiak

Helburu hori lortzeko, hainbat alderdi aztertuko ditugu ikastaroan:

• Nortasun grafiko propioa. Gure zerbitzu edo produktuaren irudi grafikoa webgunera egokitu.

• Webgunearen egitura. Esan nahi duguna antolatu. Zer eskaini nahi dugu? Nori zuzenduta?

• Tipografien kudeaketa. Ze aukera ditugu?

• Webgunearen menua. Nabigazio eraginkorra eratu.

• Edukiak. Webgunean jarri behar dugun informazioa era egokieta irakurgarrian nola eskaini.

• Testuen garrantzia. Webgune esanguratsu bat eratzeko ezinbestekoak.

• Kolore-paleta propioa ezarri.

• Plataformak. Webgunea gailu desberdinetarako optimizatu: ordenagailu, tablet, smartphone…

• Irudi eta argazkien erabilpena. Baliabidean interneten.

• WordPresseko gaiak. Gure beharren arabera aukeratu egokiena. Baliabideak interneten.

• WordPress eta sare sozialak. Nola uztartu.

• SEO. Eduki esanguratsuak garatu. Landing page egokiak sortu. Konpetentzia aztertu.

Ikastaroaren helburu garrantzitsuetako bat da praktikoa izatean datza. Ahal den neurrian ikaslearen beharrizanetara egokituko dugu, sortuko diren zalantza eta beharrei erantzuna emanez.

Materialak

Saio bakoitzean zehar aurkezpen bat erabiliko da, esandakoaren gidoi gisa, edukiak ilustratuz eta adibide praktikoak eskainiz.

Horretaz gain, ikastaroan ikusitako eduki guztiei buruzko apunteak garatuko ditugu. Materiale hauek guztiak –bai saioetan zehar erabilitako aurkezpenak, bai apunteak– ikasleen esku egongo dira, formato digitalean, behin ikastaroa bukatuta.

Web-diseinu ikastaroan izena eman

 

 


Tags: HTML lengoaiaweb-diseinuweb-diseinu ikastaroa