Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Ikastaroa: Web teknologiak ezagutu, eduki sortzaile izateko

Jardueren Agenda

Ikastaroa

Ikastaroa: Web teknologiak ezagutu, eduki sortzaile izateko

Urriak 07, Larunbata - Urriak 28, Larunbata
10:00 - 14:00

Web teknologiak, egunerokoan konturatu gabe erabiltzen ditugu, baina ez ditugu benetan ezagutzen. Hauek ezagutzen hasteko, sei esperimentuko bide orri txiki bat definituko dugu; gustuko duenak ezagutza hauekin maxiatzen hasteko. Lan honetarako, Mozilla Fundazioaren X- Ray goggles, Thimble eta Webmaker tresna errazak erabiliko ditugu.

Webguneen atzeko tripak ulertu, webgune sinple bat egin, web kartel baten moldaketa egin, web komiki bat egiten ikasi, web interaktibo baten bidez aldatzen diren webgune sinple bat egin, mugikorrean istorioak kontatzeko edukia sortu… Web teknologiak ikasiko ditugu, praktikoak diren ekimenen bidez, eduki sortzaile libre izateko.

web teknologiak ikastaroa

Nori dago zuzenduta ikastaro hau?

Gazteentzat aproposa den ikastaroa bada ere, helburua eduki sortzaile libre eta autonomoak bilakatzea delarik, teknologiaren erabileran interesa duen edonork parte har dezake.

Programazioan aurretiazko ezagutza beharrezkoa ez bada ere, web teknologien inguruko gutxienezko interesa izatea komenigarria da, terminoak ezagutzea eta, batez ere, sortzaile bilakatzeko gogoa izatea.

Datak eta ordutegia

  • Ikastaroa lau orduko iraupena izango duten hiru saiotan burutuko dugu.
  • Datak: urriaren 7, 21 eta 28a. Larunbatak.
  • Ordutegia: goizeko 10etatik 14etara.

Zein tresna erabiliko ditugu ikastaroan?

  • X-Ray goggles: tresna honen bidez, edozein webgunetan sartuta bere atzean dagoen HTML etiketak ikusi ditzakezu. Webguneentzako X hizpi moduko batzuk dira eta horien bidez web bateko elementu bakoitzak zein etiketa erabiltzen dituen etab. ikus dezakezu, bidean ikasiz zein diren hauek. Webgunearen kopia bat egin eta moldaketak egiteko aukera ematen du aldi berean.
  • Thimble: tresna honek web sinpleak egiteko aukera ematen digu. Albo batean editore bisual bat izaten du eta ondoan etengabe egiten ari garen aldaketak ikusteko aukera. Horri esker, zerotik hasi edo dauden baliabideak erabiliz web sinpleak egin ditzakegu.
  • Webmaker: tresna honi esker, sakelako telefonoentzako eduki berezitua sortu eta antolatu dezakegu. Gero eduki hori mugikorrentzako Webmaker aplikazioaren bidez publiko jartzeko aukera izango dugularik. Sakelako telefonoetarako bereziki edukia sortzeko eta horri lotutako pentsamoldea garatzeko balio du aldi berean.

Sei pauso hauek bukatuta, web teknologien oinarri diren HTML, CSS eta Javascript (apur bat) teknologietan lehen pausoak eman ditugu. Garrantzitsuena aldiz, teknologia horiek gehiegi ezagutu gabe ere, zenbat gauzetarako baliagarriak diren ikusi eta etorkizunean ere erabili ditzakegula balioko du ziur.

Zeintzuk izango dira egingo ditugun sei esperimentuak?

  1. Egunkari digital baten tripak ezagutu eta portada propioa idatzi
  2. Maite dituzun hiru gauzei buruzko web sinple bat egin
  3. Web meme bat egin
  4. Web komiki bat egin
  5. Web postal interaktibo bat egin
  6. Sakelako telefonoetarako edukia eta istoriak egin

Nola egingo dugu?

Ikastaroa 3 saiotan egingo dugu. Guztiz praktikoa izango da eta egiten ikasiko da.

Hau da saio bakoitzeko programazioa:

1. saioa

1. Egunkari digital baten tripak ezagutu eta portada propioa idatzi

Egunkari baten webgunea moldatu, adibidez Berria, zure albiste propioak sartuz. Moldaketa egin, gorde eta publikatu. Horretarako nahi duzun webgune horretara jo eta aurretik nabigatzaile barrara eraman duzun X-Ray goggles botoia sakatu behar duzu. Orain webguneko kopia lokal hori editatzeko aukera izango duzu eta baita besteekin partekatzeko aukera ere berau publikatuz.

2. Maite dituzun hiru gauzei buruzko web sinple bat egin

Thimble erabiliz web sinple bat egingo dugu ondoren. Pentsatu gogoko dituzun hiru gauza, modelo batean oinarrituz, hiru gauza gogoko horiek portada batean kokatu eta azpiko hiru orri egingo ditugu modeloa jarraituz. Ezkerrean kodea eta eskuinean nabigatzailean ikusiko litzakeena daukagularik; kodea aldatuta, ondokoa ere aldatuko da. Gero hori gorde eta zabaltzeko aukera izango duzu.

2. saioa

3. Web meme bat egin

Sarean asko zabaltzen diren mezu ezagunak eta biralak dira memeak. Meme ezagun bat hartu eta horretan oinarrituz meme guztiz berriak eraiki ditzakegu. Horretarako oraingoan HTMLa ukitzeaz gain, CSS estiloak ere landu beharko ditugu. CSS estiloak webgunearen itxura definitzeko balio duen lengoaia da. Bada, memea egitearekin batera hori ere ezagutzen hasiko gara orain.

4. Web komiki bat egin

Web teknologiak, webguneak egiteko baino askoz gehiago balio dutela argi dago. Orain arte ezagututako HTML eta CSS teknologiak konbinatuz gauza handiak lor daitezke. Horren adibide bat da egingo dugun web komikia. Elkarrizketa baten ideia buruan, komiki modeloa hartu eta bertan agertzen den istoria moldatu. Bertan dauden irudiak eta estiloak ere aldatzera animatu gaitezke, CSSa editatuz.

web komikia

3. saioa

5. Web postal interaktibo bat egin

Aipatu dugu nola, gauza asko egin daitezkeen teknologia hauekin, goazen orain elkarrekintza gehitzera, web postal interaktibo bat egitera. HTML eta CSSaz gain, orain programazio apur bat ere sartuko dugu. Javascript izan ohi da web teknologiei lotuta erabili ohi den programazio lengoaia. Modeloari jarraituz orain arteko ukituak egiteaz gain, botoi bat programatzen ikasiko dugu. Guk aukeratutako hitz zerrenda batetik, klik egitean, ausaz aukeratutako hitz bat idatziko duen programatxoa aldatzea animatu zaitezte.

6. Sakelako telefonoetarako edukia eta istoriak egin

Gehienok sakelakoan kontsultatzen ditugu gauza gehienak. Webmakerri esker, mugikorrentzako bereziki prestatutako edukiak diseinatu eta prestatu ditzakegu. Horrela gero, aplikazio mugikor horren bidez publiko egin eta hedatzeko. Orain arteko teknologiak erabiltzeko aukera baino, istorioak eta edukiak testuinguru honetan nola erabili ikasteko tresna paregabea da hau.

sakelako aplikazioa

Izena emateko

Ikastaroa doakoa da. Plaza kopurua mugatua da, 12 lagunentzat.

Izena emateko parte hartzaileek inprimaki hau bete behar dute.

Save

Save

Save

Save


Tags: ekintzak euskaraz bilboneuskararen etxeaikastaroa euskarazteknologia ikastaroa euskarazweb teknologiak ikastaroa