Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Hitzaldia: Zeri esaten zaio Trikitixa?

Jardueren Agenda

Hitzaldia

Hitzaldia: Zeri esaten zaio Trikitixa?

Otsailak 12, Osteguna
19:00 - 20:30

Korrontzi taldeko Agus Barandiaran musikaria izango dugu gurekin.

Agusek trikitixaren mundura hurbilduko gaitu: musika tresna honen jatorria, bilakaera, txapelketak, funtzionamendua, errepertorioa…

Trikitixaren inguruko bitxikeri ugari ezagutzeko aukera, tresna hau jotzen duen protagonista batengandik esperientzia ezagutzeko aukera izanik.

Korrontzi taldeak hamar urte daramatza kontzertuak eskaintzen eta bost lan kaleratu ditu. Korrontzi folk musika taldea Agus Barandiaranek 2004an sortu zuen Mungian (Bizkaia), eta handik gutxira, taldea ongi gorpuztuta, lehen txaloak etorri ziren. Korrontzi taldeak antzinako doinuetan babestutako Euskal Herriko folk musikari gaurkotasuna erantsi nahi zion, baina beti trikitixaren esparrua oinarri hartuta. Tradizioa gaurko teknikarekin lagunduta eta alboan dituen beste tresna guztien batuketarekin. Korrontzi Euskal Herriko musikaren sustraietatik sortzen den taldea da.

Azkenengo lanak, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera sortutakoa, Korrontzi & BOS du izenburu eta 2014ko Durangoko Azokan salduenetarikoen artean egon den diskoa da.

Informazio osagarria: www.korrontzi.net