Azkue Fundazioa

Jardueren Agenda

Blog eta webgune interesgarriak

Blogetan! 3. edizioa

Urtarrilak 28, Astelehena - Apirilak 04, Osteguna

Blogetan! Lehiaketaren hirugarren edizioa urtarrilaren 28an abiatuko da

Euskarazko blogen lehiaketan parte hartzeko epea urtarrilaren 28tik otsailaren 24a bitartean egongo da zabalik, eta lehiaketako irabazleak zeintzuk izan diren apirilaren 4an jakingo dugu Bilbon, Euskararen Etxean, egingo dugun jardunaldi eta sari-banaketa ekitaldian.

Parte hartzeko aukera zabala da, eta norbere bloga aurkeztu daiteke lehiaketara edota gustuko blogak ere proposatu daitezke; hau da, hirugarren batek edo batzuek kudeatutakoak. Horretarako, webgunean sartu eta izen emateko inprimakia bete baino ez da egin behar. Urtarrilaren 28tik otsailaren 24ra bitarteko fasean edozein unetan izango duzue aukera horretarako.

Blogetan! Blog izarren bila lehiaketa Azkue Fundazioak Argiaren laguntzarekin antolatzen duen egitasmoa da. Helburua euskarazko blogak eta euskal blogarien jarduna sustatu eta saritzea da; horrez gain, blogak ezagutzera emanez euskarararen sustapenean eragitea

Lehiaketaren ezaugarriak

Blogetan.eus webgunearen bidez bideratzen da lehiaketa. Webgunean sartu eta parte hartzeko inprimakia bete behar da. Blogen izen ematea lehiaketan edonork egin dezake, edozeinek proposatu dezake gustokoa duen bloga lehiaketan parte hartzeko, nahiz eta horren jabea edo idazlea ez izan.

Kategoriak 

Lau kategoria ezberdin daude lehiaketan:

  • Kultura arloko blogak (zinema, literatura, artea, diseinua, moda, sukaldaritza, gastronomia, enologia, musika …)
  • Gizarte eta Politika arloa (kazetaritza, historia, humanitateak, ekonomia, hezkuntza, zuzenbidea …)
  • Aisialdiarekin erlazionatutako gaiak (zaletasunak, kirola, bidaiak …)
  • Zientzia eta Teknologia (natura, osasuna, arkitektura , informatika…)

Faseak

Lehiaketak hiru fase izango ditu

  • Blogen izen ematea edota proposatzea: urtarrilak 28 – otsailak 24.
  • Blogen bozkatzea: otsailak 25 – martxoak 24. Bozkaketa honetan publikoak eta epaimahaiak parte hartuko dute. Kategoria bakoitzeko hiru blog aukeratuko dira fase honetan eta hauek izango dira 12 finalistak. Publikoaren bozkatzeak %50a balioko du, eta epaimahaiaren bozkatzeak beste %50a. Beraz, bien artean erabakiko dute zeintzuk diren kategoria bakoitzeko hiru blog finalistak.
  • Azken bozkatzea eta irabazleen aukeraketa: Martxoaren 26tik apirilaren 2ra bitartean egingo du epaimahaiak.
  • Sari-banaketa eta jardunaldia: Apirilaren 2an jakinaraziko dugu kategoria bakoitzeko irabazlea zein izan den; era berean, jardunaldi formatuko sari-banaketa ekitaldia izango da

Bozketa

Bozkatzea bi modutara egin daiteke:

  • blogetan.eus webgunean harpidetuz eta egun bakoitzean boto bat kategoria bakoitzari emateko aukera izango dute erabiltzaileek.
  • Twitter bitartez ere bozkatzeko aukera dago #Blogetan traola erabiliz, bozkatzen duzun blogaren esteka eta zein kategoriatan parte hartzen duen zehaztuz

Epaimahaia

Honakoek osatzen dute:

Sariak

Kategoria bakoitzeko irabazleek jasoko dutena:

  • Bernat Vidal artistak Azkue Fundazioarentzat diseinatutako garaikurra.
  • Fnac-en gastatzeko 200 eurotako diru txeke bana kategoria bakoitzeko irabazlearentzat. Irabazle suertatzen den blogean idazle bat baino gehiago badago ere, saria 200 eurotako txeke bat izango da.

Sari berezi bat:

  • Euskal blogari berrienarentzat. 2018an zehar sortutako edozein gaiaren inguruko bloga aukeratuko da. Sari hau Argiak ematen du.
  • Saridunari ARGIAn kolaboratzeko aukera ematen zaio.
  • Urtebeteko ARGIAren harpidetza.