Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • 1936ko Gerra Euskal Herrian: historia eta memoria
Liburu

1936ko Gerra Euskal Herrian: historia eta memoria

Editorial UPV / EHU
  • 2009
  • Gaia: historia
  • eu

 Gaur Gerrak bortizki eta iraunkorki markatu zuen bai zuzeneko eta zeharkako protagonisten memoria bai eta beraien ondorengoena eta etorkizuneko belaunaldiena ere. Izan ere, Euskal Herrian urtebete inguruko borroken basakeriari berrogei urteko frankismo-aldiko errepresio latza gehitu zitzaion, urte horietan izu instituzionalizatuak eta indarkeria politikoak (hainbat motatakoa: jazarpenak, atxiloketak, fusilatzeak, kartzelak eta kontzentrazio-zelaiak, tortura, gosea…) garaituen azpiratzeak eta umiliazioak, eta garaileen memoria-politikak sufrimendu gehiago eransteaz gain, gerrak eragindako zauri psikologiko sakonak areago ere ireki baitzituzten. Nazioarteko zuzenbidearen arabera, gizateriaren aurka jazotako jazarpenen biktimek egia jakiteko, justizia lortzeko eta konponketa jasotzeko eskubidea dute. Argitalpen honen bidez, diziplina ezberdinetan diharduten ikerketa-zentro eta esparru ezberdinetako adituen bidez egiaren ezagutza metodologia zientifikoz helarazi eta memoria historikoaren berreskurapena jorratzeko maneiatu beharreko metodologia ere eskaintzen dira. Gure arestiko historiarekin daukagun zorra kitatu eta biktimen memoria duintzeaz gain, gaian interesa duenarentzat erreferentzia baliagarria helaraziz

 

  • Zeinua
    GZ2 8.19
  • ISBN
    978-84-8438-237-9
  • Legezko Gordailua
    BI-2784-09
  • Azalpen fisikoa
    418 or., 17 x 24 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Errazkin Agirrezabala, Mikel eta Agirre, Juntxo