Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Administrazio-zuzenbidearen hastapenak
Liburu

Administrazio-zuzenbidearen hastapenak

Editorial UPV/EHU
  • 2006
  • Gaia: zuzenbidea
  • eu

Ikasleek administrazio-zuzenbidearen irakasgaiarekin izango duten lehenengo topaketa ahalbidetu eta erraztu nahi du liburu honek. Haren helburuak administrazio-zuzenbide orokorraren oinarrizko kontzeptuak eta egiturak azaltzea eta zuzenbide-adar honetako arazoei buruzko gogoeta eta ulermena sustatzea dira.
Liburu honek ez du zuzenbideko ikasleentzat soilik izan nahi, baizik eta administrazio-zuzenbidearen hastapenak ezagutu nahi dituzten unibertsitateko ikasle eta administrazioaren zerbitzuan lan egiten duten guztientzat, beren ikasketak edozein izanik ere (ekonomia-eta enpresa-zientziak, politika-zientziak, lan-harremanak, gizarte -lana eta abar). Batetik, liburuaren estiloak eta azalpenen tonuak, hasieratik, kontuan izan dute irakurle mota guztien behar-ezberdintasuna. Bestetik, argitalpen honek erraztasun batzuk eskaintzen ditu irakurlea liburuaren barruan azkar mugi dadin eta informazioa azkar eskura dezan.

  • Zeinua
    GZ1 6.36
  • ISBN
    84-8373-679-9
  • Legezko Gordailua
    Bi-2800-04
  • Azalpen fisikoa
    510 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Arzoz, Xabier