Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Agustin Kardaberaz. Hirugarren Mendeurrena (1703-2003)
Liburu

Agustin Kardaberaz. Hirugarren Mendeurrena (1703-2003)

Editorial UPV / EHU
  • 2004
  • Gaia: hizkuntzalaritza
  • eu

Deustuko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak antolatuta, Agustin Kardaberazen jaiotzaren hirugarren mendeurrenaren itzalean, hernaniarraren omenezko Jardunaldia izan genuen 2003ko azaroaren 27an,Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Hizlariek bi lerro nagusi jorratu zituzten: Jose Ramon Zubiaur, Itziar Turrez, Adolfo Arejita, Ixiar Bidaola, Larraitz Zubeldia eta Bittor Hidalgok Kardaberazen lanen hizkuntzazko ikuspegia; Josu Bijuesca, Joana Garmendia eta Andres Urrutiak, berriz, Kardaberazen Enetorikaren gaineko gogoetak. Hizkuntzaren eta Erretorikaren alderdiek ez ezik, omenduaren bizitzak eta lanek ere izan zuten tartea Patxi Altunak eta Rosa Miren Pagolak, hurrenez hurren,egin zituzten hitzaldietan. Jardunaldi hartan esanak eta adieraziak denon eskura jartzea da Agustin Kardaberaz. Hirugarren Mendeurrena (1703-2003) liburu honen xedea. Hemen aurkituko ditu irakurleak beharbada orain artean inork argitan jarri ez dituen eta, apika, baita ahaztuxe zituen Kardaberazen hainbat alderdi ere.

  • Zeinua
    GZ2 9.2
  • ISBN
    84-7485-963-8
  • Legezko Gordailua
    SS-1267-04
  • Azalpen fisikoa
    256 or., 22x15 zm
  • Argitalpen Lekua
    BIlbo
  • Egilea
    Perez, Elixabete - Zulaika, Esther