Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Aldaketa soziala eta praxi kolektiboa: gizartearen produkzioa pentsamendu soziologikoan
Liburu

Aldaketa soziala eta praxi kolektiboa: gizartearen produkzioa pentsamendu soziologikoan

Editorial Elhuyar
  • 2003
  • Gaia: zuzenbidea
  • eu

Egungo globalizazioaren diskurtso dominantean, aldaketa soziala eta, beraz, kolektibitateen bilakaera, nahitaezko eboluzio saihestezin gisa aurkezten da, kontingentziarik edo beste aukerarik onartzen ez duen eboluzioa. Diskurtso ideologiko horren inguruan erabateko adostasuna eraiki nahi izateak definitu du, neurri batean, azken hamarkadako joera sozio-ideologiko nagusia; hau da, merkatu globalizatuaren Iehiakortasuna eta etengabeko hazkunde ekonomiko-produktiboa giza eboluzioaren eta progreso sozialaren logika saihestezina bezala aurkeztea: globalizazioaren gezurrezko determinismo sahiestezina. Lan honetan, pentsamendu soziologikoan garatu diren ikuspegi teoriko ezberdinek nola kontzeptualizatu duten gizartearen produkzioa eta gidaritza aztertuko dugu. Eta, horrekin lotuta, ikuspegi teoriko bakoitzak nolako determinismoa eman dion giza egintzari eta nolakoa gizarte-egituraren «berezko» aldaketari. Azkenik, globalizazio neoliberalaren sasoi hauetan aldaketa sozialari buruz zabaltzen ari den diskurtso ideologiko deterministari aurre egin nahian, autore batzuen ekarpen teorikoak bilduko ditugu, aldaketa soziala aktore-sareen eguneroko praxi pertsonala eta kolektiboarekin lotuz.

  • Zeinua
    GZ1 6.2
  • ISBN
    84-7485-912-3
  • Legezko Gordailua
    BI-3264-03
  • Azalpen fisikoa
    70 or., 22x15 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Mart