Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Anafora eta erreferentziakidetasuna: izen-kohesiorako baliabideak
Liburu

Anafora eta erreferentziakidetasuna: izen-kohesiorako baliabideak

Editorial UEU
  • 2016
  • Gaia: hizkuntzalaritza
  • eu

Testu batek koherentzia efektua izan dezan ezinbestekoa da, besteak beste, informazioa testuratu eta hura testuan zehar garatzeko estrategiak erabiltzea. Funtsezko operazioa dugu horretarako izen-kohesioa, eduki tematikoaren jarraitutasunarekin lotuta baitago. Izen-kohesioaren mekanismoei dagozkien funtzioak dira: informazio berriak testuratzea, eta informazio horien garapenerako saretzeak eraikitzea testuan zehar. Horrela, testuan topiko edo esanahi-unitate bat aurkezten denean, geroxeago topiko hori bizirik mantentzeko estrategiak zabaltzen dira testuan zehar; oro har, testuan aurrekari edo iturburu bat duten anafora pronominalen eta nominalen bidez gauzatzen diren harremanak dira. Harreman horien azpian erreferentziazko loturak ere badaude, lagungarriak izaten direnak aurrekaria identifikatzeko. Lotura horiek erreferentziakidetasunean oinarritzen direnean nahiko agerikoa izaten da zein den aurrekaria eta nahiko erraz ezar daiteke elementuen arteko anafora-harremana; baina bi elementuren artean erreferentziakidetasunik ez dagoenean haien arteko lotura ezin da zuzenean egin eta interpretazio anaforikoa zeharka egin behar izaten da. Liburu honetan testuetaneratzen diren saretze horien nolakotasuna apur bat argitzea bilatzen da. Gizarteanerabiltzen diren ahozko zein idatzizko testuez osatutako corpus desberdinetatikhartutako adibideak aztertuta, erreferentziazko loturen eta anafora-harremanenkonplexutasuna jarri nahi da agerian, nozio eta harreman horien izaera moduerabilgarri eta ulergarrian formulatzeko ahaleginetan.

Tags: azkue fundazioaEuskaraeuskararen etxeahezkuntzaliburutegiamediategia

  • Zeinua
    GZ2- 9.74
  • ISBN
    978-84-8438-602-5
  • Legezko Gordailua
    BI-1692-2016
  • Azalpen fisikoa
    108 Orri
  • Argitalpen Lekua
    2016
  • Egilea
    Ines M. García Azkoaga