Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Autodeterminazio morala
Liburu

Autodeterminazio morala

Editorial UEU
  • 1998
  • Gaia: filosofia
  • eu

Gizabanakoak moraltasunik ez balu, bidegabekeria hutsa nagusituko litzateke familia eta eskoletan, tranbia eta jatetxeetan, lantegietan, eta administrazioan (gizarteareri kontrol osoaz arduratuko litzatekeen polizia-estaturik ez batego). Zuzenbide sistemara morala ez balitz sartu, pentsaezinak izango lirateke konstituzio demokratikoak. Erabaki politikoen eremura morala ez balitz sartu, ezin eragotziko genuke berriro ere Auschwitz gertatzea. Gizarte-ondasunaren banaketa, bizitzaren oinarri ekologikoekiko harremanak, gerra eta bakea: horiek guztiak arazo politikoak dira, baina, aldi berean, moralaren eremuko arazoak ere bai. Borroka bat ukabilka edo akordio adiskidetsuz bukatzea; pertsonen duintasuna, babesgabetasuna eta barneko eremua urratzea edo aintzakotzat hartzea: horiek elkarren arteko bizitzaren arazoak dira, eta, aldi berean, moralaren eremuko arazoak ere bai. Gizakien ongizatea beste gizakien jokabidearen eraginpean dagoenean, moralaren esparruan sartzen gara. Ezínezkoa da moraltasuna bermatzea. Morala ikasteko ez dago formula magikorik; indar morala sortzen duen trikimailu edo anabolikorik ez dago. Erregulazio moralak eta iharduteko joerak gizabanakoaren eskuetan daude. Norberak eraiki eta sendatu behar ditu, baina esperientziak erakusten du zein hauskor diren, egoera aldekoa izan arren. Hala eta guztiz ere, beste gizakien beharrak eta minberatasuna errespetatzen dituen sentikortasuna sortzeko zerbait egin dezakegu.

  • Zeinua
    GZ2 4.3
  • ISBN
    84-8373-087-1
  • Legezko Gordailua
    BI-2.497-98
  • Azalpen fisikoa
    608 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Oser, Fritz - Althof, Wolfgang