Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Azkoitiko bailaretako eskolak, 1824-1977
Liburu

Azkoitiko bailaretako eskolak, 1824-1977

Editorial UEU
  • 2006
  • Gaia: hezkuntza
  • eu

Liburu honetan XIX. eta XX. mendeko Azkoitiko landa auzoetako eskolatzea eta auzo-eskolak deskribatzen ditu. Herri honen adibideari jarraituz, suma dezakegu nolakoa zen hezkuntza Euskal Herriko landa-eremuko herririk gehienetan. Hausnarketa eta deskribapen zehatza, hauxe da lan honen meriturik handienetarik bat. Ez du soilik eskolaren bilakaera erakusten, baizik eta zorrotz abiatzen da eskola bakoitzaren deskribatzera, kokapen geografikoaren berri emanez, eta eskolaren garapenaren, irakaslearen, ikaslearen eta irakaskuntzaren xehetasunetan jarriz begia; aipatzeko moduko meritua dena, esaten duen oro oinarritzen baita eskolaren errealitateari buruzko datu frogagarrietan.
Baserrietako seme-alaba askok bizi izan duten eskola nolakoa izan den jakitera gerturatzen gaitu; ikasle askoren memorian ondo gordeta dagoena, eta zaharren kontuetan askotan entzuten ahal izaren duguna oraindik, euren haurtzaroa eskola horiek markatu baitzuten, pairatu zituzten ankerkeria guztiengatik batik bat. Eskola horien memoria berreskuratu du Joxe Garmendiaren lanak deskribapen eta argazkien bidez, denboran hurbil izan arren galdutzat ematen dugun eskola baten oroitzapenak dakarzkigu.

  • Zeinua
    GZ2 7.10
  • ISBN
    84-935019-0-5
  • Legezko Gordailua
    BU 298-2006
  • Azalpen fisikoa
    343 or., 21x14 zm
  • Argitalpen Lekua
    Donostia
  • Egilea
    Garmendia Larra