Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Bigarren hizkuntzaren jabetzea eta hizkuntzaren pedagogia
Liburu

Bigarren hizkuntzaren jabetzea eta hizkuntzaren pedagogia

Editorial UPV/EHU
  • 2005
  • Gaia: hizkuntzalaritza
  • eu

Bigarren hizkuntzaren jabetzea eta hizkuntzaren pedagogia artikulu bildumak bigarren hizkuntzaren jabetzeari buruzko ikerkuntza (BHJ) eta hizkuntza-irakaskuntzaren hainbat alorren arteko harremana aztertzen du. Liburuaren sarrerak BHJren garapenaren ikuspegi labur bat eskaintzen du, eta alor horretako gai nagusiak azaltzen ditu. Eragin-trukearen garrantzia, irakaskuntza formala, aldagarritasuna eta ikasteko moduak dira liburuaren atal nagusietan jorratzen diren gaiak. Atal horietako artikulu askok, ikasgelako ikaskuntzaren gaineko ikerkuntzaren ondorioak aurkezten dituzte. Atal batean, BHJ alorreko ikerkuntzaren eta hizkuntza-pedagogiaren arteko harremana argitzen da. Azkenik, Ondorioak atalean, BHJ alorrak hizkuntza-pedagogian duen eragina aztertzen da, eta orobat eztabaidatzen da zein den etorkizunean irakasleei onura gehien ekarriko liekeen ikerkuntza mota.

  • Zeinua
    GZ2 9.3
  • ISBN
    84-8373-801-5
  • Legezko Gordailua
    BI-2721-05
  • Azalpen fisikoa
    281 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Zarautz
  • Egilea
    Rod Ellis