Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • C.H. DE BELSUNCE BIZKONDEA. TABLEAU ANALYTIQUE ET GRAMMATICAL DE LA LANGUE BASQUE (1858). AZTERKETA ETA EDIZIOA
Liburu

C.H. DE BELSUNCE BIZKONDEA. TABLEAU ANALYTIQUE ET GRAMMATICAL DE LA LANGUE BASQUE (1858). AZTERKETA ETA EDIZIOA

Editorial UPV/EHU
  • 2007
  • Gaia: hizkuntzalaritza
  • eu

Tableau Analytique et grammatical de la langue basque obrak, 1858 data darama sar orrian, baita bizkondearen izenpedura ere analisi gramatikalaren hondarrean. Eskuizkribu luzea da (265 orrialdetakoa), oso ongi kontserbatua izan dena. Gaur egun, gureganaino heldu den kopia bakarra, Nafarroako Diputazioko Artxibategian dago, L.L. Bonaparteren fondoan.
Nire lehen xedea azterketa hau abiatu nuelarik zen, batetik, gramatika lan horren ezagutaraztea XIX. mende oparo horren lekukotasun gisa, eta bestetik, Henri de Belsunce gramatikari gisa aurkeztea. Horretarako, lehendabizi eskuizkribu horren edizioa burutu nuen eta gero hasi nintzen bertan azaltzen diren ideien eta gogoeten aztertzen, eta garaiko joera gramatikalekin elkartzen, lan horren kokatzeko bere garaian eta ager zitezkeen pentsamolde berritzaileen aitzinera eramateko. Orduan, gaur aurkezten dudan lanean bi zati nagusi hauek agertzen dira, lehendabizi Tableau analytique et grammatical de la langue basque gramatikaren azterketa, eta bestetik lanaren edizio zuzendua.

  • Zeinua
    GZ2 9.46
  • ISBN
    0582-6152
  • Legezko Gordailua
    BI-794-07
  • Azalpen fisikoa
    383 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Mounole Hirart-Urruty, C