Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Curriculuma eta testuliburua Euskal Herrian
Liburu

Curriculuma eta testuliburua Euskal Herrian

Editorial UEU
  • 2004
  • Gaia: hezkuntza
  • eu

Gogoeta eta datu kuantifikatu asko dira hemen jaulkitzen dituenak, baina, batez ere, testuliburuek irakaskuntzan duten garrantziaren handia eta euskal hezkuntzako merkatu-sarean sarrera duten argitaletxe bakoitzak lanbideen trataeran erakusten duten jokabidea aztertzen ditu. Ondorioetan ageri da argitaletxeek orokorrean ez dutela beti berdin jokatzen, ezta ikuspegi bera agertzen ere aldagai desberdinen azalpenean. Estatu-mailakoak eta bertakoak izan, badago alderik batetik bestera. Muga administratiboak gainditu eta, testuliburuen politika, baldin eragingarria izango bada, bertako testuingurua abiapuntutzat hartuta bideratzea planteatzen du egileak. Irakaskuntzan irakaslearen autonomiari gero eta leku handiagoa ematen zaiola eta, testuliburuak beren protagonismoa galtzen ari direla? Liburu honetako datuek besterik erakusten dute. Bestalde, lanbideen saila osatzen duten aldagai desberdinei nolako trataera ematen zaien ikusteko, nekez aurkituko du irakurleak grafikoz eta taulez osatutako pantaila hain garden eta horniturik. Gaurko gure hezkuntza errealitatea nolakoa den jakiteko aurrepauso sendoa eskaintzen digu autoreak.

  • Zeinua
    GZ2 7.2
  • ISBN
    84-933270-1-8
  • Legezko Gordailua
    SE-685-2004
  • Azalpen fisikoa
    256 or., 22x15 zm
  • Argitalpen Lekua
    Donostia
  • Egilea
    Perez, Karmele