Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Debarroko Oasi Liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876
Liburu

Debarroko Oasi Liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876

Editorial UPV / EHU
  • 2008
  • Gaia: historia
  • eu

Liburu honetan Antzinako Erregimenaren krisia aztertzen da, Eibarko udalerria eremu geografiko legez eta 1766ko matxinada abiapuntu kronologikotzat hartuta. Ikerlanaren ardatza Eibar da, inguruko udalerriekin alderatuz, prozesu honetan zehar, une jakin batean, bertako biztanle gehienek liberalismoaren aldeko hautu estrategikoa egin zutelako. Zer zela eta?

Krisialdiaren hasieran, 1794an, “Dios, Patria, Rey” lemapean, eibartarrek beraien kabuz antolatu zuten herriaren defentsa, eta mendeku legez, konbentzioaren gudarosteek erre egin zuten. Tradizioarekiko atxikimendu itsu hau harrigarria egiten da Eibar bere liberalismoagatik izan baitzen ezaguna XIX. Mendean zehar, ez bere tradizionalismoarengatik. Noiz, zergatik, nola eta zeintzuen bidez eman zen tradizioarekiko haustura?

Mikrohistoriak erantzun batzuk eskaintzen ditu, betiere mugatuak, partzialak. Ikerketaren eskala txikitzeari esker, orain arte atzeman gabeko testigantzak, aldendutako agiriak, aipatu gabeko iturriak erabili dira, liberalismoak Eibarren izan zuen bilakaera hobeto ulertzen laguntzen dutenak, eta era berean zalantza eta galdera berriak sorrarazten dituztenak. Lanean zehar datu pila biltzen bada ere, konklusioak interpretazio berriei irekita gelditzen dira, eta ikerketa berrien abiapuntu legez, 175+-1876 bitartean bizi ziren 2213 pertsonaiak osatutako datu-basea garatu da, bakoitzari buruzko hainbat informaziorekin (politikoak, ekonomikoak, militarrak, pertsonalak…).

  • Zeinua
    GZ2 8.17
  • ISBN
    978-84-8438-171-6
  • Legezko Gordailua
    BI-2850-08
  • Azalpen fisikoa
    532 or., 17x24 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Iparragirre, Gontzon