Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Diplomazia lumaduna
Liburu

Diplomazia lumaduna

Editorial Deusto Digital
  • 2014
  • Gaia: historia
  • eu

Herri indigenen azken hamarkadetako paradiplomaziak uzta oparoa jaso du. Erbeste ekintza honen historia laburra da liburu honetan irakurleak aurkitu duena. Herri indigenak XXI. Mendean irauteko martxan jarritako erbeste ekintza delako erresilientzia indigenaren tresna eta lekuko. Era honetan, erresilientzia politikoaren alde politikoan zentraturiko. Laugarren mundua herri indigenek nazioartean eragiteko berariaz sortutako kontzeptua eta bere historia errekuperatuz hasten da liburua. Ondoren, 1923ko erbeste ekintzaren aurrekariei erraparatu ondoren, 70eko hamarkadan hasita 2007ko Herri Indigenen Eskubideen Nazioarteko Aldarrikapen onarpena gertatu arte egindako bidea eta bere mugarrik nagusiak erakutsi dira. Erbeste ekintza burutsu eta berritzaileari esker, herri indigenek, estatu gabeko nazioenek ez bezala, onespena lortu dute nazioartean.

Joseba Iñaki Arregi Zientzia Politikoetan doktorea da eta egun EHU-UPVn ikerlaria eta irakaslea da. Urteetan komunizio lanetan hainbat instituzio zein gobernuz kanpoko erekundeekin aritu ondoren gaur egun Bilboko Magisteritza Eskolan ematen ditu eskolak. Hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu herri indigenei buruz zein euskal diasporaren auziei lotuta. Bere ikerketa lerroak aspalditik lotu izan dio nortasunak eta kulturak gaurko mundu globalizatuan duen garrantziari, bereziki herri indigenen kasua maite duelarik. Gaur egun, mundu globalizatuan herri gutxituek garatu duten erresilientzia du kezka.

  • Zeinua
    GZ1- 4.5
  • ISBN
    978-84-15759-32-4
  • Legezko Gordailua
    -
  • Azalpen fisikoa
    85 Orri
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Joseba Iñaki Arregi