Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Egitura atomikoa eta lotura kimikoa
Liburu

Egitura atomikoa eta lotura kimikoa

Editorial UPV/EHU
  • 2009
  • Gaia: kimika
  • eu

Kimikako, Zientzietako eta Unibertsitate Politeknikoetako Fakultateetako lehenengo zikloko ikasleen testuliburu izateko helburua du lan honek.Irakurleak ikusi ahal izango du liburua hiru atal nagusitan banatuta dagoela. Hiru atal horietan, atomoaren, molekulen eta kristal-solidoen egiturari buruzko gaiak lantzen dira. Hala, lotura kimikoari buruzko ikuspegi zabal bat eman nahi dugu, molekula diskretuen esparruan nahiz hiru dimentsioko solido hedatuen esparruan.

Liburuaren lehen kapituluan, mekanika kuantikoaren kontzeptu oinarrizkoenak eta ezinbestekoak lantzen dira. Halabeharrez, tratamenduak azalekoa eta deskribatzailea izan behar du, frogapen handietan eta arlo matematikoan gehiegi sartu gabe. Irakurlea, hurrengo kapituluak irakurtzen dituenean, eroso sentitzea beste helbururik ez du kapitulu horrek.

Atomoen egitura aztertzeko atala egungo mekanika kuantikoaren ikuspuntutik lantzen da, eta alde batera uzten dira eredu zaharragoak, hala nola Bohrrena, Bohr-Sommerfeldena, atomoaren eredu bek toriala eta abar. Horrek ez du esan nahi eredu kuantiko-klasikoak baliagarriak ez direnik; are gehiago, horietako batzuk ezinbestekoak izan dira —kristal-eremuaren eredua, esate baterako— teoria eta eredu aurreratuagoak garatzeko

Molekuletako loturak aztertzeko, lehenik eta behin, zehazki azaltzen dira Lewisen egiturak eta Lewis-Guillespie-Nyholmen eredu erdienpirikoak. Ohiko testuliburuetan Lewisen egiturek oso leku gutxi betetzen duten arren, gure ustez baliagarria da ikasleak horiek menderatzea, eta horri esker izango du lotura molekularrari buruzko oinarrizko ezaguera.

Ondoren, lotura molekularra aztertzen da orbital molekularren teoriaren bidez. Teoria horrek emaitza on ugari eman ditu, eta oraindik ere ematen ditu. Halabeharrez, gaia lantzeko moduak eta garapenak kualitatiboak eta oinarrizkoak izan behar dute. Atal hori bukatzeko, Hoffmanen molekula zatien metodo ahaltsua azaletik deskribatzen da.

Kimikak gehienetan bereizten dituen lau solido motak bereizita egituratu da kristal-solidoetako loturaren gaia: metalak, solido ionikoak, solido kobalenteak eta molekularrak. Kategoria horietako bakoitzean eredu eraginkorrenak aipatzen dira (esferen, poliedroen… paketatzeak), haien egiturak sistematizatzeko eta propietate arruntenak azaltzeko. Azkeneko kapituluan, horien guztien arteko erlazioa ulertarazi nahi dugu. Atal hori, halaber, materialen zientziei buruzko ikastaro baten sarrera egiteko erabil daiteke.

  • Zeinua
    NZ 6.9
  • ISBN
    978-84-9860-264-7
  • Legezko Gordailua
    BI-2105-09
  • Azalpen fisikoa
    400 or., 20x24 zm
  • Argitalpen Lekua
    Zarautz
  • Egilea
    Caseb