Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Ekialdeko Behe-Nafarrera 1
Liburu

Ekialdeko Behe-Nafarrera 1

Editorial UPV/EHU
  • 1999
  • Gaia: hizkuntzalaritza
  • eu

XIX. mendean Luis Luciano Bonaparte Printzeak Euskal Herrira egin zituen bidaietan sistematikoki bildu zuen eskuizkribuen ondare baliotsua, R. M. de Azkuek egindako gestio onari esker, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundien Liburutegietan eta Nafarroako Gobernuaren Artxiboan aurkitzen da banatua, eta eskuizkribu horietarik gehienak argitaratu gabe egon dira oraintxe arte, noizbait norbaitek argitaratuko ote zituen zai. Kritikak jasan baditu ere Bonapartek, testu erlijiosoetan eta, batez ere, itzulpenetan oinarritu zelako euskalk!en eta azpieuskalkien biIketarako eta testu horien azterketa-ondorengo hizkuntz erabakietarako, ezin daitezke uka mota horretako materialek eskaintzen dituzten homogeneotasun eta baliokidetasuna, batez ere Bonapartek zituen xedeak lortzeko, hau da, euskalkiak eta azpieuskalkiak ongi ezagutu eta, horren ondonoz eta horrekin batera, biak zuzen sailkatu. Testu hauek, bestalde, badute interesgarritasunik gaurko ikuspegitik ere. Gehienak XIX. mendearen erdialdekoak dira eta, euskal dialektoen literatura eta testigantza dokumentalak ez baitira berez hain aberatsak, testu hauen balioa nabarmentzen da hizkuntza eta, bide batez, balta dialektoak ikuspegi diakronikoz hobeki ezagutzen laguntzeko ere. Are gehiago kontutan hartzen bada eskuizkribu horietan jasotzen diren azpieuskalki batzuk eta euskalkiren bat ere egun suntsituak eta galduak direla. Dagoeneko, bizkaierari, gipuzkerari, lapurterari, Iparraldeko eta Hegoaldeko goi-nafarrerari, aezkerari, zaraitzerari, erronkarierari eta Mendebaldeko behe-nafarrerari dagozkien Bonaparte Ondareko eskuizkribuak argitaratuak daude. Oraingoan Ekialdeko behe-nafarrerari dagozkionak prestatu ditugu eta argitalpen honetan eskaintzen dira, honda Ondare horretako euskalkiz euskalkiko testu guztien argitaratzeari jarraitzen zaiolarik.

  • Zeinua
    GZ2 9.6.1
  • ISBN
    84-7485-593-4
  • Legezko Gordailua
    BI-461-99
  • Azalpen fisikoa
    712 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Pagola, Rosa Miren (Zuzendaria)