Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Ekonomia matematikorako sarrera
Liburu

Ekonomia matematikorako sarrera

Editorial Deustuko U.
  • 1996
  • Gaia: ekonomia
  • eu

Liburu hau unibertsitatean ekonomia- eta enpresa- ikasketak hasten dituzten ikasleei zuzentzen zaie batik bat. Idazlan honen egileek Ekonomiari Aplikatutako Matematika irakasten lortu duten esperientziari esker irakurleentzat interesgarrienak izan daitezkeen aspektuak bildu ahaI izan dira. Konplexuegiak izan Iitezkeen demostrazioak alde batera utzi dira, irakurlearen arreta hemen aurkezten diren oinarrizko kontzeptu eta proposamenduetatik ez aldentzearren, eta testu honen irakurketa erraza eta ulergarria izan dadin, irudi eta errepresentazio grafiko ugari sartu da, bai eta adibide-kopuru aski handia jarri ere. Ekonomia Matematikorako Sarrera izenburupean, lehen zatian ekonomilarientzako analisi matematikoa barne hartzen da, honako arlo hauek jorratzen dituena: multzoak eta funtzioak, limiteak eta jarraikitasuna, deribatua eta diferentziala funtzioen konposaketa eta funtzio inplizituak. Bigarren zatian irakurlea hoberenaren bilaketan, funtzio ahur eta ganbilen ezagueran eta funtzioen homogeneotasunean murgilarazten da. Hirugarren zatian aurreko gaietan egiten diren proposamendu batzuk ulertzeko beharrezkoak diren algebra matrizialaren eta forma koadratikoen kontzeptuak errepasatzen dira. Kapitulu bakoitzaren amaieran proposatutako ariketa sorta bat barne hartu da; irakurleak liburuaren amaieran aurki ditzake ariketa horien guztien soluzioak.

  • Zeinua
    GZ1 1.4
  • ISBN
    84-7585-817-1
  • Legezko Gordailua
    BI-1030-96
  • Azalpen fisikoa
    306 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    San Mill