Liburu Ekonomiarako sarrera: konpetentzia, autoritarismoa eta aldaketa ekonomia kapitalistetan Editorial Deustuko U. 1995 Gaia: ekonomia eu Liburu honek ekonomia kapitalisten funtzionamenduaren azalpen orijinal bat eskeintzen digu, hiru aldetatik eskeini ere: batetik. konpetentzia eta hautaketa, merkatuan egindako trukaketen bitartez bestetik, enpresen eta gizartearen autoritarismoa eta boterearen erabiilera merkatuetan; hirugarrenez, erakunde ekonomikoen aldaketa, prozesu teoriko eta aldi berean historiko gisa ulertuta. Liburuaren hasieran kapitalismoaren erro ekonomikoen analisi bat eskeintzen da —Marx, Keynes eta Schumpeter—, eta obraren erdigunean analisi mikroekonomikoaren oinarri-oinarriak aurkezten zaizkigu. Azterketa horretarako egileak mozkin-tasa hartu du ardatz, eta horrek aukera eman dio analisiarekiko berezko loturak bilatzeko. Hurren, analisi makroekonomikoa aurkitzen dugu, non langabeziak lehentasunezko zeregina beteko duen elementu arautzaile legez. Amaitzeko, kapitalismoaren emaitzak eztabaidatzen dira, politika ekonomikoaren oinarrizko hiru balioak —justizia eraginkortasuna eta dernokrazia— irizpide hartuta LUIS TOHARIAK, espainierazko bertsioaren egileak, ez du jatorrizko testu ingelesaren itzulpen hutsa egin, liburuaren berrazterketa sakona baizik. Horrela egokitu egin du liburua irakurle espainiarrarentzat, eta ekonomia iparramerikarreko erakunde ekonomikoei buruzko aipuen ordez, Espainiako ekonomiari gertuago zaizkion beste erreferentzia batzuk jarri ditu. Horri esker, liburua argiago eta baliagarriago gertatuko zaio irakurle espainiarrari. Ikuspegiz eta edukiz, lan hau ekonomiarako sarbide egokia da gai horretaz ezer ez dakiten irakurleentzat, eta, gainera, testu aukerakoa da ekonomiaren hasi-masiei buruzko ikastaro tradizionaletan materiale osagarri edo alternatibo moduan erabiltzeko, bai eta Gizarte Zientzietako ikasketetan (Zuzenbidean, Soziologian eta Zientzia Politikoan adibidez) egin ohi diren disziplinarteko ikastaroetan erabiltzeko ere. Zeinua GZ1 1.6 ISBN 84-7585-707-8 Legezko Gordailua BI-2.126-95 Azalpen fisikoa 252 or., 24x17 zm Argitalpen Lekua Bilbo Egilea Bowles, Samuel - Edwards, Richard