Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Enpresa komunikazioa profesionalen ikuspegitik
Liburu

Enpresa komunikazioa profesionalen ikuspegitik

Editorial Deustuko U.
  • 2007
  • Gaia: kazetaritza
  • eu

Ikus-entzunezko teknologiek egundoko garapena nozitu dute azken urteotan eta teknologia horien garapen-zentzuarekin batera hedatu da, halabeharrez, “komunikazioa” terminoa. Hitz oso erabilia eta adiera anitzekoa, gaur egun. Horren lekukotasuna eman nahi izan dute, halaber, komunikabideek.

Termino horren baitan, ordea, anitz ideia bilbatzen dira. Komunikazio berbaren aurretik “enpresa” edo “erakunde” ezartzen badugu, adiera bakar batez ari gara, ordea: enpresa edo erakundeek, barrura zein kanpora begira, beren berri emateko, beren produktua edo zerbitzua azaltzeko eta beren proiektuaren ingurura jendea erakartzeko erabiliko duten estrategia.

Liburu honetan enpresa- edo erakunde-komunikazioaren ikuspegi bateratu bat proposatu eta eskaintzeaz gain, ekarpen bikoitza egin nahi izan da: komunikazio globalaren kontzeptua batetik, hau da, ikuspegi integral batetik komunikazio-estrategiak nola zehaztu daitezkeen aztertzea. Eta bestetik, komunikazioaren kudeaketa kontzeptua, hots, helburu jakin baten gainean zehazten eta planifikatzen dela azpimarratzea, epe ertainera edo luzera begira.

Liburu honetan, orobat, enpresa-komunikazioaren zutabe nagusien ikuspegia eta kudeaketarako estrategiak jaso dira, bai komunikazioko profesionalen jardueraren eta esperientziaren deskribapen hurbila eginez, bai profesional horien lekukotasunak elkarrizketa bidez jasoz.

  • Zeinua
    GZ1 3.20
  • ISBN
    978-84-8438-093-1
  • Legezko Gordailua
    BI-1882-07
  • Azalpen fisikoa
    216 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Urkiza Ibaibarriaga, Ana (Arg.)