Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Enpresaren ekonomia eta zuzendaritza: teoria eta praktika
Liburu

Enpresaren ekonomia eta zuzendaritza: teoria eta praktika

Editorial Deustuko U.
  • 2004
  • Gaia: ekonomia
  • eu

Esku artean duzun liburukote hau enpresaren ekonomia eta zuzendaritzari buruzko eskuliburu nahiko tradizionala duzu. Ondoko gai hauek jorratzen dira, besteak beste: enpresaren ingurunea, antolaketa, finantzak, ekoizpenaren edo eragiketen zuzendaritza, marketina, giza baliabideen kudeaketa eta kalitatearen kudeaketa. Ordea, eskuliburuak baditu- hala uste dugu behintzat- zenbait ezaugarri berezi. Batetik, liburuan zehar une bakoitzean aztertzen diren kontzeptu teorikoak, baita oinarrizkoenak ere, gaiari buruzko kasu, adibide, testu osagarri, ariketa eta irudien bidez ahalik eta gehien osatzen saiatu gara. Bestetik, azpimarragarria da aipatu kasu, testu eta adibide horiek nazioarteko enpresa-mundukoak ez ezik, gure enpresa-mundutik ateratakoak ere izan daitezen egin dugun ahalegin berezia. Era berean, enpresaren funtzio edo sistema guztiek elkarrekin duten erlazio handia azpimarratzen saiatu gara testuan. Halatan, eskuliburu hau interesgarria eta erabilgarria izan daiteke- hori espero dugu behintza- enpresaren administrazioari edo antolaketari buruz ikasgairen bat ikasi behar duen unibertsitateko edozein ikasle eta irakaslearentzat. Bereziki, jakinekoa da hori, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza eta Ekonomia ikasketak egiten dituzten horientzat; baina ez soilik horientzat; izan ere, ezaguna denez, ikasleek gero eta unibertsitate-ikasketa gehiagotan jasotzen baitituzte eskolak gai hauei buruz ( Erdi-mailako eta Goi-mailako Ingeniaritzan, Lan Harremanetan, Zuzenbidean, Soziologian edota Humanitateak eta Enpresa ikasketetan, bestak beste ).

  • Zeinua
    GZ1 1.9
  • ISBN
    84-8438-047-5
  • Legezko Gordailua
    BI-1191-04
  • Azalpen fisikoa
    600 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Heras Saizarbitoria, I