Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Euskal estilo libururantz: gramatika, estiloa eta hiztegia
Liburu

Euskal estilo libururantz: gramatika, estiloa eta hiztegia

Editorial UPV / EHU
  • 2001
  • Gaia: hizkuntzalaritza
  • eu

Estilo-liburu honetan, gaur eguneko euskara estandarrean nabaritu ohi diren gramatika-oker, estilo-zalantza eta hiztegi-gorabehera nagusiak aurkituko ditu irakurleak. Lanak bi zati nagusi eta osagarri ditu, eta zati bakoitzak egile bana du. Lehen zatian gramatika- eta estilo-kontuak landu ditu Xabier Alberdi EHUko irakasleak: hirurogeita zazpi ataletan antolatu ditu zati honetako aztergaiak. Bigarren zatian («Zalantzen Hiztegia») euskara batuko hiztegi-auziak jorratu ditu Ibon Sarasola EHUko katedradun eta euskaltzainak. Guztira, mila eta bostehun sarrera inguru hautatu ditu hiztegi horretarako. Argitalpen honetan, lehen aldiz, filologo ez den irakurlearen eskura jarri dira han-hemenka sakabanaturik zeuden proposamen, gomendio eta zuzenketa asko eta asko. Liburuaren atal batzuetan Euskaltzaindiak aspaldi honetan emandako arau batzuen testua jaso dugu. Orobat jaso ditugu Euskaltzaindiaren zenbait arau-proposamen. Har bedi ohar hau, beraz, azterlan honetan Euskaltzaindiaren langintzarekin hartu dugun zorraren erakusgarri eta kitagarritzat.

  • Zeinua
    GZ2 9.13
  • ISBN
    84-8373-348-X
  • Legezko Gordailua
    BI-1506-01
  • Azalpen fisikoa
    360 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Alberdi Larizgoitia, Xabier - Sarasola Errazkin, Ibon