Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Farmazia-teknologia. 2.liburukia. Forma farmazeutikoak
Liburu

Farmazia-teknologia. 2.liburukia. Forma farmazeutikoak

Editorial UPV/EHU
  • 2007
  • Gaia: medikuntza
  • eu

Sendagaiak prestatu eta formulatzeko eginkizuna arte gisa hartu izan da urte askoan; eginkizun horren ikerketan ”diziplina gisa hartua” zenbait ezaguera enpiriko eta deskripziozko hartzen ziren aintzat. Gaur egun, ordea, diziplina horretaz jarduten dugunean, zorroztasun zientifiko handiko nozio multzo bat, garapen bizkorrekoa, erabiltzen dugu. Eremu horretan garatzen da gaur egungo Farmazia-teknologia, urteetan Farmazia Galeniko gisa ezagutu dugun arlo horren osagai izan den diziplina, alegia.
Farmazia-teknologiak posizio ezin hobea du gaur egun; izan ere, haren inguruko arazo ugari konpondu ondoren, oinarri zientifiko sendoko diziplina dugu orain. Jakintza hori ikasgeletara eramatea da Farmazia-teknologiaren liburu honen bi liburukien xede nagusia.
Bigarren liburuki honek, forma farmazeutikoak aztertzeaz gainera, ekoizpenean egin beharreko kalitate-kontrola ere aipatzen du. Lanaren lehenengo liburukiak, berriz, sistema farmazeutikoen jakingai funtsezkoenak eta oinarrizko eragiketak aztertzen ditu.

  • Zeinua
    OZ 4.19.2
  • ISBN
    978-84-9860-028-5
  • Legezko Gordailua
    BI-3341-07
  • Azalpen fisikoa
    574 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Vila Jato, Jos