Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Fisika Orokorra (2. argitalpena, zuzendua eta berregokitua)
Liburu

Fisika Orokorra (2. argitalpena, zuzendua eta berregokitua)

Editorial UPV/EHU
  • 2003
  • Gaia: fisika
  • eu

Hamaika urte pasatu díra Fisika Orokorra liburuaren lehenengo argitalpena egin zenetik, eta poztasunez esan dezakegu argitalpen hura erabat agortu dela. Poztasunez diogu, orduko lana zabaldu egin delako. Zabaldua eta erabilia izan da fisika-gaietan lan egiten duen erkidegoan, irakasle, ikasle eta ikertzaileen artean, eta, zalantzarik gabe, bere arrastoa utzi du euskarazko irakaskuntzaren arloan. Horrela, fisika-gaietan erabiltzeko moduko eredu linguistikoa finkatu da urte hauetan. Nolanahi den, zenbait berritasun dakartza bigarren argitalpen honek. Batetik, bidezkoa denez, Iehenengo argitalpeneko akatsen zuzenketa egin dugu. Bestetik, euskara bera eguneratu dugu; izan ere, azken urteotan EuskaItzaindiak hainbat erabaki hartu ditu euskararen estandarizaziorako bidean, hala nola araugintza berriko erabakiak eta Hiztegi Batuko zerrendak, besteak beste. Horiek guztiak hartu ditugu kontuan testuaren orrazketa eta zuzenketa egitean. Azkenik, liburuaren formatuari eta aurkezpenari dagozkien zuzenketaz eta berregituraketaz arduratu gara; horretaz kontuan izan dugu UEUren argitalpen-zerbitzuaren eboluzioa, eta oraingo bildumen araberako aurkezpena eta egokitzapena egin ditugu. Zernahi gisaz, errespetatu egin ditugu aurreko argitalpeneko irudiak, eta zuzen-zuzenean ekarri ditugu argitalpen honetara. UEUko Fisika Saileko kideek pozez aurkezten dugu liburu zaharberritu hau, aurreko hamaika urteotan bere emaitzak eman dituenak beste hamaikatan ere emango dituelakoan.

  • Zeinua
    NZ 2.3
  • ISBN
    84-8438-045-9
  • Legezko Gordailua
    BI-3194-03
  • Azalpen fisikoa
    642 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Etxebarria, J. R.(editorea)