Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Garapen psikologikoa eta hezkuntza. I Psikologia ebolutiboa
Liburu

Garapen psikologikoa eta hezkuntza. I Psikologia ebolutiboa

Editorial UPV/EHU
  • 1999
  • Gaia: psikologia
  • eu

Psikologia Ebolutiboa giza bizitzan zehar gertatzen diren aldaketa psikologikoen prozesuak aztertzen dituen psikologiaren zatia da. Zehatzago esateko, psikologo ebolutiboei interesatzen zaizkien aldaketak pertsonen garapenarekin, beren hazkuntza-prozesuekin eta beren bizitzako esperientzia esanguratsuekin zerikusia daten prozesuak dira. Aldaketa horiek hiru faktore nagusirekin dute lotura. Hona hemen faktore honek 1) pertsona hori bizitzako zein etapatan dagoen; 2) zein egoera kultural, historiko eta sozialetan bizi den eta 3) norberaren esperientziak banan-banakoak direnak, eta gainerakoetara zabaldu ezin direnak. Faktore horietako lehenengoak etapa jakin batean dauden pertsonen arteko homogeneotasuna ezartzen du (adibidez nerabeen artekoa) eta bigarrenak halako homogeneotasun bat ezartzen da kultura berean, garai historiko berean eta gizatalde jakin baten barruan bizi diren pertsonen artean (mendebaldeko kultura, laurogeita hamarreko hamarkada, erdi mailako gizarte klasea, adibidez). Hirugarren faktoreak, aldiz, faktore idiosinkrasikoak hartzen ditu aintzat. Horien ondorioz izango da, hain zuzen ere, garapen psikologikoa, pertsonek elkarren antza izanda ere, berdin-berdin errepikatu ezin den fenomenoa eta bi subjektuk ez dute, beraz, garapen psikologiko berdina izango.

  • Zeinua
    OZ 7.4
  • ISBN
    84-8373-214-9
  • Legezko Gordailua
    BI-2758-99
  • Azalpen fisikoa
    436 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Palacios, Jes