Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Gaur egungo teoria soziologikoa
Liburu

Gaur egungo teoria soziologikoa

Editorial Deustuko U.
  • 2007
  • Gaia: soziologia
  • eu

Hemen agertzen diren teoriak, gu beste mundu, beste garai eta beste leku batzuetan kokatzeko sortu ziren. Gizartea pentsatzeko eta arazoz beteta ikusteko teoriak dira. Hau da, autoreek esandakoa ondo azaldu badut, liburua ixten duenean, irakurleak irakurtzen hasi orduko baino nahiko gehiago jakin beharko du; baina, era berean, hasieran baino galdera, zalantza eta arazo gehiago izango du.
Liburuaren helburua ez da soluzioak eskaintzea, arazoak sortzea, zalantzak eragitea eta ziurtasun gutxiago edukitzea baizik; hau da, modu kontzienteagoan bizitzea eta beste bizimodu batzuk ulertzeko ahalegina egitea. Hori baliozkoa izango da zurruntasunetik eta ortodoxiatik aldentzeko, gainerakoak ulertzeko eta geure burua ere hobeto ulertzeko. Horrela, azken batean, pertsona autonomoagoak eta sentikorragoak izango gara, gure askatasunaren eremua zabalduko dugu eta nekezago manipulatuko gaituzte.

  • Zeinua
    GZ1 5.11
  • ISBN
    84-8373-902-X
  • Legezko Gordailua
    BI-3420-06
  • Azalpen fisikoa
    146 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Unzueta Alberdi, I