Liburu Giza baliabiedeen zuzendaritza estrategikoa: hastapenak Editorial Deustuko U. 2003 Gaia: enpresa eu Giza Baliabideen Zuzendaritza Estrategikoa: Hastapenak eskuliburuarekin enpresen zuzendaritzaren inguruko ekimen akademikoan nabarmentzen diren hutsune nagusi bi bete nahi ditugu: alde batetik, gaur egun ezinbestekoa den giza baliabideen zuzendaritzaren alorrean ikuspegi estrategikoa hedatzea, eta, beste aldetik, arlo horretan lagungarri gerta daitezkeen euskarazko material egoki eta erabilgarriak argitaratzea. Hartara, testu hau diseinatzean kontuan hartu ditugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak egun dituen bete-behar garrantzitsuak, alegia, interakzioa eta ikaslearen partaidetza. Horretarako, gertuko zenbait adibidez eta zenbait kasu praktikoz osatu dira aurkezturiko ezagutzak. Diseinu horren bidez bi helburu lortu nahi ditugu edukiak ulerterrazagoak izatea —oinarrizko kontzeptuak egoera konkretuetara aplikatuz eta kontzeptuen arteko erlazioa landuz—; eta, gaur egun kudeaketa lanean oso estimatuak diren beste gaitasun batzuk garatzea (adimen analitikoaren, sintetikoaren eta kritikoaren garapena; sormena; talde tana; idatzizko eta ahozko adierazpena, etab.). Bestalde, liburu honek, edukiei bagagozkie, azken urteotan Giza Baliabideen Zuzendaritza Estrategikoaren inguruan egin diren ekarpen zientifiko eta profesional nagustak jasotzen ditu, bai eta bermatzen aurkeztutako ezagutzaren gaurkotasuna eta zehaztasuna. Zeinua GZ1 2.1 ISBN 84-8373-499-0 Legezko Gordailua BI-360-03 Azalpen fisikoa 194 or., 24x17 zm Argitalpen Lekua Bilbo Egilea Albizu, Eneka