Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Gizarte ikerketarako teknikak: teoria eta adibideak
Liburu

Gizarte ikerketarako teknikak: teoria eta adibideak

Editorial UPV-EHU
  • 2003
  • Gaia: soziologia
  • eu

Gizarteen eta gizakien egoera eta bilakaera ezagutzeak informazio era sistematikoan biltzea eta zehaztasunez aztertzea eskatzen du. Horretarako, nahitaez ezagutu behar dira, alde batetik, ikerketa prozesuaren pausoak, eta, bestetik, neurketarako erabil daitezkeen tekniken berezitasunak eta erabiltzeko baldintzak. Liburu honetan, Gizarte Zientzietan gehien erabiltzen diren ikerketa teknikak aurkezten dira. Hobe esanda, teknika hauek behar bezala erabiltzeko aholkuak eta ikerketa prozesua antolatzeko irizpideak ematen dira. Teoria eta adibideak uztatzen dituen liburua da. Hau da, tekniken berezitasunak aurkezteaz gain, aurretik beste ikerketa batzuetan teknikak nola erabili diren, kasu bakoitzean zer-nolako erabakiak hartu diren eta nolako ikerketa diseinuak egin diren azaltzen dira. Zentzu honetan, liburu teoriko-praktikoa da; aproposa Gizarte Zientzietako ikasleentzako zein, oro har, Gizarte Zientzien baitan ikerketak egiten dituztenentzako.

  • Zeinua
    GZ1 5.5
  • ISBN
    84-8373-540-7
  • Legezko Gordailua
    BI-2175-03
  • Azalpen fisikoa
    258 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Juaristi Larrinaga, Patxi