Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Globalizazioa eta ingurumena. Euskal begirada bat
Liburu

Globalizazioa eta ingurumena. Euskal begirada bat

Editorial Deustuko U.
  • 2003
  • Gaia: ekonomia
  • eu

Dinamika ekonomikoak eta garapen teknologiak planetaren distantziak txikitu egin dituzte, eta dirua, mezuak, pertsonak eta merkantziak, azelerazio berri batez, mundu osoari bueltaka dabiltza. Horrek gure baitan eta gure eguneroko bizitzan baldintza berriak ezartzen dizkigu; horregatik, globalizazioa ez da fenomeno baketsua eta adostua, gatazkatsua baizik. Unibertsalismoaren bidetik munduaren arazoak konponduko direlakoan, batzuek kosmopolitismo berriaren aurrean jarrera positiboa agertzen dute, baina beste batzuek ozenki altxatzen dituzte ahots kritikoak, globalizazio ekonomiko neoliberalaren aurka. Tokian tokiko errealitateak eta nazioarteko dinamikak bananezinak izanik, globalizazioaren fenomenoari Euskal Herriko perspektiba lokaletik begirada bat jaurtitzea bururatu zitzaigun.

  • Zeinua
    GZ1 1.17
  • ISBN
    84-8438-046-7
  • Legezko Gordailua
    BI-3195-03
  • Azalpen fisikoa
    242 or., 24z17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Barcena Hinojal, I