Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Haurren nazioak. Solasaldiak
Liburu

Haurren nazioak. Solasaldiak

Editorial Deustuko U.
  • 2002
  • Gaia: soziologia
  • eu

Aspaldidanik ikertzaile psikosozialek haurraren garapena nola egiten den jakin nahirik ari dira. Anitz dakigu gaur egun horretaz. Baina, ez dago gaia agortuta. Guk geuk Euskal Herrian bizi dugun egoera nazional gatazkatsua dela eta, gure haurrek nazio ideia nola bereganatzen duten jakin nahi izan dugu. Adierazgarri diren emaitzak lortu ditugulakoan gaude, noski. Haurrak bere baitarik egin ditzakeen betebeharrak eta adin helduko pertsonen gidaritzapean baizik egin ezinezko lituzkeen betebeharrak daudela jakinik, garrantzi handieneko iruditu baitzaigu larriok zer eta nola irakasten diegun jakitea, zeren nazio ¡deia adin heldukoen gidaritza gabe ezin lortuzko den betebehar horietarikoa baita.
Baina, irakaskuntza gidaritza hori ez da eskolara mugatzen. Sendia, lagunartea, erakunde eta mass-medien eragina kontuan hartzea ezinbestekoa egiten da. Hala ere, gure euskal gizartean dauzkagun aukerazko ikasketa eredu horiek horren guztiaren sintesi egile eta adierazle izan daitezke. Aukerazko direlako bereziki. Zertara eramaten dituzte haurrak? Zerbait zehatza ikasi dugu. Liburu honek hainbat gogoeta eta erantzun dauka eginikako galderaz.

  • Zeinua
    GZ1 5.12
  • ISBN
    84-932654-0-3
  • Legezko Gordailua
    BU 368-2002
  • Azalpen fisikoa
    154 or., 20x14 zm
  • Argitalpen Lekua
    Donostia
  • Egilea
    Apalategi, Jokin