Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Helduen euskalduntzearen IV. Jardunaldiak
Liburu

Helduen euskalduntzearen IV. Jardunaldiak

Editorial UEU
  • 2002
  • Gaia: glotodidaktika
  • eu

Aurtengo ekitaldia Udako Euskal Unibertsitateaen eta HABEren arteko elkarlanaren laugarren emaitza da. Lehenengo jardunaldiak Bilbon burutu ziren 1998ko martxoaren 27an. Berrikuntza kurrikularra aztertu zen bertan. Bigarrenak Gasteizen egin ziren 1999ko martxoaren 26an. Orduan ikas-estrategjak eta autonomia hartu ziren aztergaitzat. Hirugarrenak, berriz, Donostian burutu ziren maiatzaren l2an, “Hizkuntzari buruzko ikuspegi berriak helduen euskalduntzean: alderdi pragmatikoa” lelopean. Eta guztiek izan zuten erantzun ezin hobea. Azkenik, aurtengoak irakasleen artean piztu duen interesa ez da nolanahikoa izan: izan ere, ia 200 irakaslek eman baitute izena. Jardunaldi hauek Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak euskalduntze-alfabetatzerako zedarritutako erronka nagusien baitan kokatu behar ditugu: Unibertsitatearekin lankidetzan jardun didaktikoa hobetzeko berrikuntza kurrikularra euskaltegi guztietara hedatzea, alegia. Hain zuzen, horrexegatik bildu ditu HABEk hauek bezalako ekitaldiak euskaltegietako irakasleen prestakuntzarako egitasmoetara.

  • Zeinua
    GZ2 6.2
  • ISBN
    84-8438-024-06
  • Legezko Gordailua
    BI-991-02
  • Azalpen fisikoa
    167 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    BIlbo
  • Egilea
    UEU-HABE