Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Hezkuntza, hizkuntza eta boterea Euskal Herrian
Liburu

Hezkuntza, hizkuntza eta boterea Euskal Herrian

Editorial UPV / EHU
  • 2000
  • Gaia: hezkuntza
  • eu

Liburu honek hizkuntzaren, hezkuntzaren eta boterearen arteko harremanak aztertzen ditu maila zabalago batean eta, aldi berean, egun Euskal Herriak planteatuta dauzkan hainbat arazorein aurrean bere ikuspegia azaltzen du, bere eredu teorikoa, oso berea. Egilearen ustez, Euskal Herriak ezingo du nazio-proiektua gauzatu estatu-botererik gabe. Nazio-arazoa, funtsean, botere-arazoa da, berdin hizkuntzarena eta hezkuntzarena. Estatuak desagertatzera kondenatuak daudela? Uste honek, oraingoz bederen, badirudi ez duela aski oinarri soziologikorik. Gertatu dena da egungo harreman-sare globalizatuan, Estatuen arteko harremanak aldatu egin direla, hori bai, baina honek ez du esan nahi desagertuko direnik. Horregatik,Euskal Herriak ere bere Estatua behar du, modernoa eta zalua, XXI. mendeko gizarte-egoera herriari erantzuteko gauza izango dena. Etorkizuna Estaturik gabeko nazio historikoen eskutik doa. Europa berriak nazio etnikoetan du bere bermerik sendoena. Demokraziak etnokrazia du zimendu. Orobat, pedagogia askatzaileak etika du abiapuntu. Proiektu hori oztopatzen dutenak, izan, Estatu—nazioak dira. Bortxa instituzionala eta ustelkeria dira gaurko arazo nagusienak.

  • Zeinua
    GZ2 7.7
  • ISBN
    84-931632-1-X
  • Legezko Gordailua
    BU-416-2000
  • Azalpen fisikoa
    232 or., 22x15 zm
  • Argitalpen Lekua
    Donostia
  • Egilea
    Iztueta, Paulo