Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Hezkuntzako ikerkuntza partaidetzaren ikuspegitik: errealitatea pentsatuz eta eraldatuz
Liburu

Hezkuntzako ikerkuntza partaidetzaren ikuspegitik: errealitatea pentsatuz eta eraldatuz

Editorial UEU
  • 2003
  • Gaia: Didaktika
  • eu

Hezkuntzan ere badago macdonalizazio tankerakorik. Estandarrak gero eta indartsuagoak dira, merkantilizazioa ere nabarmena da. Ikastetxeek zerbitzuak eskaintzen dituzte, kalitatea saltzen dute, merkatuan lehiatzen dira, kudeatzaile on eta profesional ezin hobeak kontratatzen dituzte, gela barruko jardueran motrizitatea, hizkuntzak, teknologia berrietako trebakuntza lantzen dira; zein produktu bilatu, han izango duzu supermerkatuko apalean. Bezeroak agintzen du. Barra kodea eta labela. Nola sentitzen gara? Hori al da hezkuntzarekin lotzen duguna? Zer lortzen dugu horrekin guztiarekin? Izan ere, deskribatutako hori hezkuntza-eredu nagusia dela argi dagoen arren, galdetu egin beharko genuke zeren alde egiten duen. Azken batean hezkuntza-planteamendu horren guztiaren atzean zer dago eta zer datza? Paulo Freirek sarritan galdetzen zuen bezala, noren alde eta noren kontra, zeren alde eta zeren kontra ari garen hezitzaile-lana burutzen; ez baitago honelako galderei erantzun gabe hezkuntza egiterik. Hezkuntza ez da neutroa, izaera politikoa du. Gizarte- eta mundu-ikuskera bat biltzen du bere baitan, eta asmo jakin batez eragiten du. Beraz, hezkuntza-lanak geure burua nonbait eta nolabait kokatzea eskatzen digu. Egileak, hezkuntza-sisteman nagusitzen ari den joera neoliberalari aurre egin nahi dioten bideen bila abiatu dira liburuan, azken urteotan zenbait ikastolatako partaideekin batera Hezkuntza Komunitate Dialogikoen eraikuntzan abiatu ziren bezalaxe. Hezkuntza-komunitatearen zentzua, horizontaltasuna, elkarrizketa, ardurakidetasuna eta eraldakuntza bezalako kontzeptuak gidari hartuta, hezkuntza-praktikan horiek guztiak nola bultzatu, nola gauzatu galdetu diote beren buruei. Beren erantzunak dira, hain zuzen, liburu honen ardatzak.

  • Zeinua
    GZ2 2.6
  • ISBN
    84-8438-043-2
  • Legezko Gordailua
    BI-2508-03
  • Azalpen fisikoa
    198 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Fernandez, Idoia - Arandia, Maite