Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak
Liburu

Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak

Editorial UEU
  • 2003
  • Gaia: Didaktika
  • eu

HEZKUNTZAREN TEORIA ETA ERAKUNDE GARAIKIDEAK izena duen testu liburu hau Unibertsitate mailako pedagogia ikasketetan euskarazko bibliografian orain arte izandako hutsunea betetzera datorkigu. Bete nahi duen helburuetako bat da ikasleak pedagogiarekin harremanetan jartzearena, hots, biharko irakasleak izanen diren ikasle gazte horiei pedagogiarekiko sarrera sakona eta zabala eskaintzea. Liburu honetan, objetibotasuna eta iritzien, jarreren, teorien eta garapenen alderaketa bilatu nahi izan da. Bide honetatik, irakasleen laguntzarekin eta kritika eta gogoeta erabiliz, ikasleek bere iritzia eta, azken finean, aztertzen diren gaiei buruzko ebazpen pertsonalak, aurrepentsatuak eta hausnartutakoak sortuko dituzte. Alor horretan orain arte izan den hutsunea betetzeko asmoz, Antoni Colom irakasleak koordinatutako liburua abiapuntutzat hartu eta euskaratzea erabaki zen. Hala ere, euskal hezkuntzaren funtsa hobeki ulertzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Euskal Herriko Unibertsitatean diziplina honetan diharduten zenbait irakasiek, jato¬rrizko testuari ekarpen sakon eta aberatsa egin eta gero, eskuartean daukazun liburu hau lortu dute.

  • Zeinua
    GZ2 2.8
  • ISBN
    84-9769-011-7
  • Legezko Gordailua
    NA-924/2003
  • Azalpen fisikoa
    569 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Iruña
  • Egilea
    Colom, Antoni J. (Koord.)